ERALDAKETA DIGITALAREN PLANA

Bidasoa Digitala

Zer da eta zer helburu ditu?

Bidasoa Digitala Gipuzkoako Foru Aldundiaren eta Bidasoa Garapen Agentziaren arteko hitzarmen baten bidez garatzen den programa da. Helburua Bidasoa eskualdeko enpresa txiki eta ertainen (ETE) eraldaketa digitala eta berrikuntza sustatzea da, aldaketaren, berrikuntzaren eta balio erantsi handiagoaren palanka gisa.

Programa honen bidez, ETEek laguntza, aholkularitza eta babesa jasotzen dute digitalizazio eta Industria 4.0 proiektuak definitu eta ezartzeko.

Zer eskaintzen dizu?

Programak enpresan bertan ematen den aholkularitza espezializatua eta pertsonalizatua eskaintzen du, diagnostikoa, ekintza plana eta proiektuaren definizioa barne hartzen dituen ibilbidea gauzatzeko eta, hala badagokio, haren ezarpena ahalbidetzeko, gutxi gorabehera 50 orduko dedikazioarekin.

Zer barne hartzen du?

  • Enpresaren egoeraren eta digitalizazioaren arloko estrategiaren analisia.
  • Estrategia horri lotutako proiektuak identifikatzeko eta lehentasunak ezartzeko laguntza.
  • Identifikatutako proiektuak garatzeko eta eman beharreko urratsak zehazteko laguntza.
  • Proiektuak garatzeko hornitzaile teknologiko egokiak identifikatzeko laguntza.
  • Digitalizazioaren arloko laguntza eta dirulaguntzen kudeaketan informazioa eta laguntza.
  • Proiektuen jarraipena.

Norentzat da?

Bidasoa Digitala eskualdeko ETEei zuzenduta dago, lehentasunez 10 langiletik gorako plantillarekin eta industria, logistika eta/edo handizkako merkataritza sektoreetakoak diren enpresentzat.