Zure enpresarako pertsonak bilatzen dituzu?
Enplegua lortzeko, zure prestakuntza hobetzeko edo zure proiektu profesionala garatzeko orientatzen zaitugu.
Bidasoa bizirik eskaintzen dizu
Bidasoa bizirik enpresei lan-bitartekaritzako zerbitzua eskaintzen die, kontratazio beharrak estaltzeko langile hautaketa prozesuak errazteko helburuarekin.
Sektore eta profil profesional mota guztiei zuzentzen gatzaizkie. Gainera, kontrataziorako programen eta laguntzen inguruko informazioa eskaintzen dugu. LANBIDE Euskal Enplegu Zerbitzuak baimendutako Enplegu Agentzia gara, 160000045 zenbakiarekin.
Eskaintzen kudeaketa
Bidasoa eskualdeko enpresen langileak kontratatzeko beharrak kudeatzen ditugu, eta gure bitartekaritza-zerbitzuaren bidez erantzuten diegu.
Enplegu azoka
Bidasoa bizirik urtero bi enplegu azoka antolatzen ditu, seihileko bakoitzean bat, kontratatu behar duten enpresak eta enplegu aukerak bilatzen dituzten pertsonak harremanetan jartzeko.
Enplegu azokak hautaketa-prozesuak bizkortzeko eta zure enpresaren beharretara egokitutako talentu kualifikatua erakartzeko espazio aproposa dira. Elkarrizketa azkarrak egiteko eta merkatuaren soldata- eta prestakuntza-itxaropenak zuzenean ezagutzeko aukera ematen dute.


