Enpresa, pertsona eta erakundeei hazten, berritzen eta aukerak bilatzen laguntzen diegu.
Bidasoa bizirik 1992. urtean Irun eta Hondarribiko Udalen ekimenez sortutako sozietate publikoa da. Udal-ekarpenekin, zerbitzu propioekin eta hainbat administrazioren laguntzekin finantzatzen da, Europar Batasunarenak barne. Horiei esker, enplegua eta berrikuntza bultzatzeko programei eusten zaie, batez ere Bidasoa-Txingudi eskualdeko enpresa edo talde sektorialentzat eta enplegu-eskatzaileentzat, bai soldatapeko langile gisa, bai enpresa berrien sustatzaile gisa.
MISIOA
Ekonomia eta enplegua bultzatzea
Bidasoan ekonomia eta enplegua bultzatzen ditugu, jasangarritasuna, berdintasuna eta berrikuntza sustatuz. Pertsonak eta enpresak laguntzen ditugu, eskualde integratzaile eta ekintzaile bat eraikitzeko.

IKUSPEGIA
Etorkizun komun bat eraikitzea
Bidasoko pertsonentzat, enpresentzat eta erakundeentzat garapen-agentzia hurbila eta konfiantzazkoa izan nahi dugu, enpleguan, jasangarritasunean eta berrikuntzan erreferentea, betiere aukera-berdintasuna sustatuz.
Gure balioak
-
Gobernantza kolaboratiboa
Herritarren, enpresen eta eragileen arteko aliantzak bultzatzen ditugu, lurralde konektatuago bat eraikiz.
-
Hurbiltasuna
Zerbitzu hurbila eta konfiantzazkoa eskaintzen dugu, beti pertsonen eta erakundeen beharrei adi.
-
Aukera-berdintasuna
Ekitatea eta errespetua sustatzen ditugu, pertsona guztientzat aukera berdinak bermatuz.
-
Jasangarritasuna
Gizarte-, ekonomia- eta ingurumen-ongizatea uztartzen dituen garapen orekatu baten alde lan egiten dugu.
-
Berrikuntza
Joerei aurrea hartzen diegu eta aukera berriak irekitzen dituzten proiektu sortzaileak garatzen ditugu.
ANTOLAKETA-EGITURA
Antolaketa-egitura eta taldea
-
- Cristina Laborda Albolea. Irungo alkatea
- Igor Enparan Araneta. Hondarribiko alkatea
-
Irungo Udala
- Nuria Alzaga Martínez – Presidentea
- Sergio Javier Alzaga – Batzordekidea
- María Teresa Cortina Crespo – Batzordekidea
- Ohiana Briones Aramendi – Batzordekidea
- Thania Pazos Gonzalo – Batzordekidea
- Carlota Sanz Martínez – Batzordekidea
Hondarribiko Udala
- Estitxu Urtizberea Sorzabal – Presidenteordea
- Gonzalo Carrión Insausti – Batzordekidea
- Garoa Lekuona Izeta – Batzordekidea
Bidasoa bizirik
- Eva Fernández Tolosa – Idazkaria
-
- Eva Fernández Tolosa: Zuzendari kudeatzailea
- María Climent Pons: Ekonomia eta Finantza arloko eta GGBBetako Koordinatzailea
- Virginia Gil Rodríguez: Ekonomia eta Finantza Arloko eta GGBBetako Koordinatzailearen albokoa
- Vicky Alquezar Schepens: Behatokiko, Europako Lankidetzako eta Bidasoa-Txingudi Mugaz Gaindiko Partzuergoko burua
- Silvia Istillarte Pardo: Lehiakortasuneko eta Berrikuntzako burua
- Aitziber Larruskain Sarasola: Ekintzailetzako eta Jarduera Berriko burua
- Ismene Tapia Arruabarrena: Prestakuntza eta Enplegu burua
- Cristina Gutierrez Alonso: Turismoko burua
Sailak
-
Enplegua eta Gizarte Berrikuntza departamentuaren jarduerek hiru ardatz estrategikotan jartzen dute indarra: tokiko sareak indartzea enplegu-, prestakuntza- eta orientazio-ekintzetan laguntzen duten erakunde eta entitateekin, erabaki pertsonalak eta profesionalak hartzeko prozesuetan dauden pertsonak hobeto kokatzeko ekintza berritzaileak sustatzea, eta eskualdeko enpresa-sarearekin elkarrizketa dinamiko eta etengabean sakontzea.
-
Enpresak sortzen eta martxan jartzen laguntzen dugu, eta berrikuntzarekin, ekonomia zirkularrarekin, gizarte ekintzailetzarekin eta/edo sorkuntza industriekin lotutako jarduera ekonomikoen esparruan sortzen diren ekimenak sustatzen ditugu.
Zure proiektua kokatzeko gune eta azpiegiturak jartzen ditugu zure esku, eta networkingari eta zure enpresa berriaren finkapenari bide ematen dion ekosistema bat sustatzen dugu.
-
Gure helburua eskualdeko enpresen lehiakortasuna hobetzea eta haien garapen-gaitasuna indartzea da, eraldaketa digitalaren prozesuan lagunduz.
Lankidetza-inguruneen sorrerari garrantzia ematen diogu, proiektu berriak detektatzeko eta enpresa-ehunaren eraldaketan lankidetza publiko-pribatuaren esparruan aurrera egiteko.
-
Turismo Saila 4 jarduera-ardatzetan ari da lanean, marka-estrategia bat lortzeko, turismo-posizionamendua lortzeko eta helmuga lehiakorra izateko.
- Lankidetza publiko-pribatua eta turismo-produktuen garapena; ekintzak gidatuz eta sektore ekonomikoa bultzatuz.
- Turismo-lehiakortasuna; enpresekin kalitate- eta berrikuntza-programetan lan eginez.
- Turismoa informatzea, garatzea eta sustatzea, posizionamendu turistikoa hobetuz eta ondarea eta baliabide turistikoak balioetsiz.
- Turismo-sareak; turismo-sareen proiektuetan parte hartzea bultzatuz.
-
1993an, Bidasoko I. Plan Estrategikoa jarri zen martxan, eta, ordutik, eskualdeak mugaz gaindiko eta Europa mailako lurralde arteko hainbat lankidetza proiektutan parte hartu du.
Irungo Udaleko, Hondarribiko Udaleko eta Bidasoa bizirik tokiko garapen agentziako sailen bitartez, prestakuntza eta enplegu proiektuetan, ekintzailetza proiektuetan, enpresetan (batez ere, enpresa txiki eta ertainetan) berrikuntza sartzeko proiektuetan, turismoa sustatzeko proiektuetan, kultur eta kirol arloko trukeetan… lan egin du; laburbilduz, lurraldeko ekonomia eta gizartea garatzen lagundu dezaketen arlo guztietan.
Bestalde, Bidasoa-Txingudi Mugaz gaindiko Partzuergoarekiko kudeaketa hitzarmenarekin bat etorriz –Irunek, Hondarribiak eta Hendaiak osatzen dute Partzuergoa, 1998tik–, Agentzia arduratzen da Partzuergoaren jarduera esparru nagusietan mugaz gaindiko lankidetza proiektuak kudeatzeaz: turismoa, kultura, euskara, kirola, mugikortasuna, ondare historiko eta kulturala.
Bestalde, Bidasoko Hiri Behatokiaren bitartez, Bidasoa bizirik-ek eskualdeko datu sozioekonomiko nagusiak eguneratzen ditu, etengabe, eta sektore ekonomiko nagusien bilakaeraren, joeren eta albisteen berri ematen du, lurraldean erreferentziazko kontsulta eta informazio tresna izan nahian.
Plan estrategikoa
Enplegu plana
Sareak eta lankidetzak
Bidasoa bizirik-ek honako lankidetza-jarduera hauek bultzatzen ditu eta hauen parte da:
- Irun Ekintzan . Irungo garapen ekonomikoaren eta enpleguaren aldeko ituna, hiriaren suspertze ekonomiko eta sozialerako baldintzak erraztu eta bultzatzeko.
- Hondarribia Abian. Enplegua, tokiko merkataritza, ekintzailetza eta nekazaritza sustatzeko Hondarribiko Udalaren ekimena.
- Mugaz gaindiko lankidetza . Erakunde publiko eta pribatuek batera lan egiten dute mugaren alde honetan eta bestean. Horren abantailak nabarmenak dira Irun, Hondarribia eta Hendaiako (Frantzia) tokiko ekonomientzat. Elkarlaneko kudeaketaren eta balioa sortzearen adibide ona dira.
-
Turismoa
Sarean lan egitea funtsezkoa da lurralde helmuga merkatu nazional eta nazioartekoetan sustatzeko eta turismo eredu jasangarriago, arduratsu eta lehiakorrago baterantz aurrera egiteko.
Horren emaitza da dagoeneko sendotuta dagoen Erdi Aroko Hiri eta Hiribilduen Sarea, Destinos Euskadi elkartea eta turismo jasangarriarekin bat datozen beste sare batzuetan parte hartzea. (Kostaldeko Gurutzaontzien Sarea, Pirinioetako Burdinaren Ibilbidea, produktu klubak…).
Sektore pribatuarekiko lankidetzari esker, kalitate turistikoan, jasangarritasunean eta erantzukizunean jardunbide egokiak ezarri ahal izan dira, Kode etikoa, Enpresa turistiko adimenduna (ETI) eta antzeko ekimenen bidez, Basquetourren eskutik, edo Segitturrekin Helmuga Turistiko Adimenduna.
Enpresekin, zentro teknologikoekin eta ikastetxeekin harremana izatea eta batera lan egitea funtsezkoa da eskualdean berrikuntza erakartzeko, prestakuntza-eskaintza merkatuaren eskarietara egokitzeko eta lan-poltsa espezializatuak eskaintzeko. - Europako ekimen eta proiektuak. Bidasoan aplika daitezkeen formula arrakastatsuak aztertu, ikertu eta hautemateko.