gureGOURMET: enbaxadorea izan

Zure familia eta lagunentzat sukaldatzea gustoko al duzu? Zure etxean edo gastronomi- elkartean bazkariak antolatzen dituzu? 

Orduan… zu izan zaitezke gure produktuen enbaxadoretako bat!

Izena eman eta esaiguzu… Zergatik aukeratu behar zaitugu? Irabazten baduzu, dohainik  “boxGOURMET”-a jasoko duzu, hau da, gure lurraldeko produktuez betetako kaxa bat.

Honen truke? Produktuak erabiliz, otordu bat antolatu beharko duzu non-nahi eta nahi duzun pertsonekin 20 eta 22 bitarteko astebuaruan  eta Partekatu eta izena eman!

Zu batizara gure produktuak ezagutzera emateko modurik hoberena

pasos gourmet eu 2018

Hautatutako enbaxadore izan nahi dut

Bidali zure datuak. BUKATUTAKO EPEA!!

Zergatik izan enbaxadore?

Gure proiektu-gastronomikoan partehartzailetariko bat izanez gero, doan “boxGOURMET”, kaxa jasoko duzu. Kaxa honetan bidasoaldeko nekazaritza produktuak aurkituko dituzu zuk nahi duzun pertsonekin partekatzeko.  Halaber, irailean ospatuko den jai berezi batean emango den “gureGOURMET” saria irabazteko aukera izango duzu. Saria esker oneko diploma bat eta Irun edo Hondarribiko jatetxe batean afari bat izango da. 

Ze konpromisu hartzen dituzu?

Enbaxadore izatea lortu izanak, hainbat konpromisu dakartza:

  • Kaxako produktuez baliatuz, bazkari edo afari bat antolatu beharko duzu 5 gonbidatuekin. Halaber, argazki eta bideoak atera beharko dituzu sukaldatzen ari zaren bitartean, otorduaren aurretik zein bitartean, etab. 
  • Gutxienez proiektuaren blogean post bat argitaratu beharko duzu (Oharra: eduki guztiak Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera bidaliko dira eta berrikusi ondoren webgunean argitaratuko dira).
  • Gutxienez bideo edo argazki bat partekatu beharko duzu zure sare sozialetan hurrengo hashtag-ekin batera ·#guregourmet #bidasoaactiva (gero eta eduki gehiago, gero eta aukera gehiago saria irabazteko)
  • Bai zuk eta bai gonbidatuek Online-inkestak bete beharko dituzute zuen iritziarekin  

boxGOURMET kaxa uztailaren 20an 17:00etatik 19:00etara banatuko dira Irungo Turismo Bulegoan

Komunikazio gaitasuna edo sareetan duzun oihartzunaren arabera, aukeratuko ditugu proiektuaren enbaxadoreak.

Sareetan aktibitate handiko pertsona izanez gero, lagun-talde edo familia handi bat izanez gero eta sukaldaritzaz gozatzen baduzue, gastronomi-elkarte batean bazaude edo sukaldatzea eta errezeta originalak egitea gustoko baduzu konbentzitu iezaguzu!

Parte hartzeko epea: ekainaren 24

Bai enbaxadoreak eta baita gonbidatuak helduak izan beharko dira. Konpromisoak betetzen ez badira, partehartzaileek banatutako produktuen balio totalari aurre egitea ekar dezake.

 

logos gourmet

 
  • Copyright © 2018 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com