gureGOURMET: zertan datza proiektuak

gureGOURMET

Proiektu fresko eta berritzailea da, komunikazio erreminta nagusi gisa marketin birala erabiltzen duena, hau da, kontsumitzaileei gure produktuei buruz hitz egitea eta promozioa egitea ahalbidetzen diena, presentzial eta online moduetan.

Zertan datza poiektua?

1 Fasea

Komunikazio-eragin eta ikusgarritasun komertzial altuko marketin kanpaina bat da.

Irun eta Hondarribiko produktuez osatutako 12-14 kaxa emango dira, produktuen enbaxadore izango diren 12-14 pertsonei. Euren lagun edota familiakideekin dastatuko dituzte produktuak eta momentu hori sare sozialen bidez partekatuko dute, produktuei buruzko iritzia emateaz gain.

Produktuek eta enpresek publizitate positiboa izango dute ondorengo ekintzen bitartez:

  • Irun eta Hondarribiko interesgune ezberdinetan (informazio bulegoak, jatetxeak, saltokiak, etab.) banatuko diren 2 hizkuntzetan prestatutako 2.500 liburuxkatan agerpena.
  • Aipamenak prentsan eta komunikabide ezberdinetan.
  • Ordaindutako promozioak sare-sozialetan.
  • Kaleetan inpaktu bisuala sortuko duen kanpaina (kaleetan zehar kaxak ipiniko dira produktuekin).
  • Bidasoa bizirik-eko webgunean agerpena: enpresen logotipoa ipiniko da enpresen webgunearen estekarekin.
  • “Ahoz-aho” efektuaren eragin positiboa, produktuak dastatu duten pertsonek produktuei buruz hitz egingo dute eta ezagutzera emango dituzte, bai presentzialki eta baita sare sozial ezberdinen bitartez.
  • Enpresen marka eta produktuen agerpena proiektu osoaren laburpen-bideoan.
  • Kalitatea, zaporea, bilgarria… bezalako ezaugarriak baloratzen diren kontsumitzaileen iritzien emaitzak jasoko dituen azken txosten bat jasoko dute enpresek.
  • Aholkularitza egokitua enpresen erronkak ezagutzeko.
 

2 Fasea

Produktuen ontzi berrientzat diseinu berriak egitea: eskualdeko diseinatzaileen laguntzaz, agroelikadurako enpresa parte hartzaileek haien produktuen ontzi berrientzat diseinu berriak egitea, merkatuko joerak kontuan hartuta.

Proiektu aitzindari eta deigarri bat da, kontsumitzaileak publizitatea positiboki jasotzen baitu eta ez, ordea, ohituta dauden moduan.

“Gipuzkoako enpresa ehunaren lehiakortasuna indartzea Sustatzeko programan txertatuta dago ekimena, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Garapena eta Lurralde Oreka departamentuaren finantziazioa jasotzen du.


 

Nola izan zen gureGOURMET azken edizioa?

 

logos gourmet

 
  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com