innov mugabe: mugaz gaineko enpresen arteko lankidetza

innov mugabe enpresa-garapenerako proiektu bat da; bere xedea enpresen eta enpresa-unibertsitateen edo Bidasoaldeko eta Ipar Euskal Herriko teknologia zentroen arteko lankidetzaren bitartez berrikuntza-prozesuak bultzatu eta erraztuko dituzten proiektuak elkarrekin lantzea eta bultzatzea da.

POCTEFA lankidetzarako programa europarraren ildotik (Frantzia, Espainia eta Andorra arteko Lurralde Lankidetzarako Programa Operatiboa) proiektua enpresa-sarearen lehiakortasuna hobetzeko ikuspegitik eramaten da aurrera, muga-izaerak ekartzen dituen aukerak aprobetxatuz eta bultzatuz. Bere edukia bazkideen eta enpresen lankidetzan oinarrituriko bi eratako ekintzatan sailkatu daiteke:

  • (1) informazioa eta ezagutza kudeatzeko dauden baliabideak partekatzea eta
  • (2) mugaz haraindiko lankidetzarako loturak sortzea eta finkatzea enpresen arteko proiektu esperimentalen bitartez.

Oro har, mugaz gaindiko integrazioa indartu nahi da alderdi osagarriei balioa emanaz jarduera ekonomikoen, berrikuntzaren eta giza kapitalaren alorrean, arazo komunentzako irtenbide komunak bilatuz.

Norentzako da?

Eskualdeko enpresentzat, bereziki industrialdeetan dauden eta mugaz bestaldeko enpresekin merkataritza-harremanak izan nahi dituztenentzat edo berrikuntza prozesu bati ekin nahi diotenentzat.

Mugaren alde banatan 100 enpresaren inguruan azterketa egingo da, hortik, gutxienez, 20 lankidetza-proiektu sor daitezen.

Zer onura dakartza?

  • Lehiakortasuna hobetzea.
  • Sarean lan egitea.

Betekizunak

  • Ekintzak sektore guztietako enpresei zuzenduak dira, batez ere Bidasoaldeko eta Ipar Euskal Herriko industrialdeetan kokaturik dauden enpresei zuzenduak.

Parte-hartzaileak

Web zerbitzua

Web ofiziala: www.bidasoa-sudpaysbasque.com

innov-mugabearen web-a

Harremanetarako

Ekonomia, azterlanak eta berrikuntza

  • Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • T. 943 509 600
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia
  • 20301 Irun • Gipuzkoa

mapa bidasoa activa
Ikus Google Mapetan

Informazio gehiago


 
  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com