GERTU: Eguneroko bizimodutik merkatua sortuz

2006ra arte indarrean egon zen EQUAL europar ekimenaren xedea zera zen, alegia, lan-merkatua egon zitezkeen era guztietako bazterkeriaren eta berdintasun faltaren kontra borrokatzeko praktika berriak bultzatzea lankidetza nazionalaren alorrean eta asilo-eskatzaileei gizartean eta lan-merkatuan txertatzen laguntzea.

Gerturen logoaGertu proiektua berariazko tematika honen barruan zegoen: “Enpresak sortzeko prozesua guztiengana zabaltzea, beharrezko tresnak eskainiz enpresak sortzeko eta finkatzeko, eta hiri eta landa ingurunetan enplegua sortzeko aukera berriak identifikatzeko eta ustiatzeko.”

GERTU-k esperimentazio-laborategi iraunkorra izan nahi izan du emakumeek sustatutako enpresei indarra emanez enplegua sustatuko duen Eguneroko Bizitzako Zerbitzuen (EBZ) kalitatezko merkatu bat bultzatzerakoan. Zehazki ondorengo lan hauetan aritu da 3 urtez:

  • Denbora luzean langabetuak dauden emakumeek sustaturiko enpresak sortzen laguntzen.
  • EBZ-en sektorean ezkutuko lanetik enplegu erregularrerako bidea sustatzen.
  • Eguneroko Bizimodurako Zerbitzuen sektore bat bultzatzen, bere funtzionamendua profesionalizatzen, kalitatea hobetzen eta iraunkortasuna bultzatzen.
  • Enplegua sustatzeko zerbitzuak hobetzen.
  • Bizimodu pertsonala, profesionala eta familiakoa batera dadin sustatzen.

Norentzako da?

Lanik gabe denbora luzea edo oso luzea daramaten emakumeentzat (12 hilabetetik gora langabezian) eta gizarte laguntzaren bat -bereziki gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera (GGD) eta gizarte-behar larrietarako laguntza (GLL)- jasotzen duten emakume langabetuentzat. Emakume guztiek 25 eta 54 urte bitartekoak izan behar dute.

Lehentasuna eman zaie horretaz gain komunitatez kanpoko etorkinei, proiektuaren xedeko jarduera sektorean arautu gabeko ekonomian lanean dihardutenei, guraso bakarreko familiaburuei, etxeko indarkeriaren biktimei.

Zer onura dakartza?

  • Proiektu berritzaile bat gauzatzeko bidea ematen du, enplegua sortzeko aukera handiak ematen dituen eta aitortutako eta profesionalizatutako lan bat aurkitzeko aukera mugatuak dituen kolektibo bat duen sektore batean.
  • Parte-hartzaile guztien artean egindako lanak indartu egin du sektorean eta publiko hartzailearekin diharduten erakundeen eta entitateen arteko lankidetza.

Betekizunak

  • Lanik gabe denbora luzea edo oso luzea daraman emakumea izatea (12 hilabetetik gora langabezian) edo gizarte laguntzaren bat -bereziki gizarteratzeko gutxieneko diru-sarrera (GGD) eta gizarte-behar larrietarako laguntza (GLL)- jasotzen duena. 25 eta 31 urte bitartekoa izatea.

Parte-hartzaileak

Lurralde mailan:

  • Bidasoa bizirik
  • ASLE Euskadiko Elkarte Laboralen Taldea
  • Hondarribiko Udala
  • Irungo Udala
  • Eusko Jaurlaritzako Justizia, Lan eta Gizarte Segurantza saila
  • Gipuzkoako Foru Aldundia
  • Elkar Lan, SLU
  • Emaus Gizarte Fundazioa
  • Eudel - Euskal Udalen Elkartea
  • Gaztenpresa Fundazioa
  • Mondragon Unibertsitatea

Europa mailan:

  • Alemania: Neue Arbeit Zollern-Achall (Tuebingen-Stuttgart), gizartean txertatzeko erakundea
  • Frantzia: OPCAREG (Haute Normandie), etengabeko prestakuntza sarea
  • Portugal: NERCAB (Castelo Branco), enpresa-elkartea

Harremanetarako:

Ekonomia, azterlanak eta berrikuntza

  • Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu
  • T. 943 509 600
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia
  • 20301 Irun • Gipuzkoa

mapa bidasoa activa
Ikus Google Mapetan

Informazio gehiago



 
  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com