Proiektuaren ardatza da EFA 134/09 INNOV MUGABE 2010-2013 proiektuaren esparruan garatutako lankidetza metodologiaren transferentzia, Bidasoa – Sud Pays Basque eremuko enpresen lehiakortasuna hobetzeko alorrean.
Bigarren fase honetan, esperimentatutako metodologia lurraldean lehentasunezko sektore gisa antzeman diren bi sektoretara lekualdatuko da, alegia sektore nautikora eta nekazaritzako zein elikagaietako sektorera. Horrela, jarraipena emango zaio ETE enpresak berrikuntzaren eremura sartzeko prozesuari, sektoreko egituraketa sustatuz eta lankidetza publiko-pribatua finkatuz.
Garapen iraunkorreko enfokatze sakon bat sartzen da, berrikuntzarekin eta mugaz gaindiko lankidetzarekin lotuta, iraunkorra eta integratzailea den hazkuntza adimentsuko mugaz gaindiko proiektu bat eraikiz, Europar Estrategia 2020 ikusmoldearekin bat etorriz.
Eskualdeko enpresentzat, mugaz bestaldeko enpresekin merkataritza-harremanak izan nahi dituztenentzat edo berrikuntza prozesu bati ekin nahi diotenentzat.
Ekintzak Bidasoa Sud Pays basque (Ainhoa, Ahetze, Arbona, Azkaine, Biriatu, Ziburu, Getaria, Hendaia, Donibane Lohitzune, Senpere, Sara, Urruña, Irun eta Hondarribia) eremuko sektore nautikoko eta nekazaritzako zein elikagaietako sektoreko enpresei zuzentzen zaizkie.
http://www.bidasoa-sudpaysbasque.com/
Proiektua batera finantzatu da %65ean FEDER europar fondoekin, 2007-2013 POCTEFAren bidez (Espainia-Frantzia-Andorra Lurraldeko Lankidetzarako Programa) POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra eremuko mugaldearen integrazioa ekonomikoa eta soziala indartzea da. Bere laguntzak mugaz gaindiko jarduera ekonomiko, sozial eta ingurumenekoen garapenean jartzen du arreta, lurraldearen garapen iraunkorraren aldeko baterako estrategiez baliatuz.
POCTEFAren weba: http://www.poctefa.eu/
Ekonomia, azterlanak eta berrikuntza