Proiektu honen asmo nagusia zera da, motorizatu gabeko zirkulazio ardatz bat garatzea eta duen balioa nabarmentzea senidetutako Baiona eta Iruña hirien artean, biak ala biak ere Ipar Lurmuturra Sagresekin (Portugal hegoaldean) lotzen duen 1 zenbakiko Eurovelo deituriko ibilbidean daudenak.
POCTEFA 2007-2013arekin batera finantzatutako proiektua
Bazkide parte-hartzaileen asmoa da turismo iraunkorraren aldeko praktika berriak bultzatzea. Pirinioen mugaz haraindiko motorizatu gabeko ibilbide bati balioa eman nahi diote eta 60 kilometroko lehen zati bat egokitu.
Helburuak eta espero diren emaitzak
- Jarduera ludiko berri bat martxan jartzea, ingurumena errespetatuko duena, eta lurraldeak deskubritzeko aukera emango duena.
- Albait jenderik gehienengana –mugikortasun urriko pertsonak barne direla- helduko den eskaintza sortzea.
- Kostaldea bisitatzen duten turistei barnealdeko lurraldeak modu atseginean deskubritzeko aukera ematen zaie.
- Nekazal giroan turismo-ekonomia garatzea.
- Turismo sasoia udaberrira eta udazkenera luzatzea.
- Tokiko ondarearen balioa azpimarratzea.
- Proiektua Europa mailako ekimen baten barruan, hau da, Eurovelo 1ean, sartzea.
- Mugitzeko modu berri bat martxan jartzea, tokiko herritarren eta turismo arloko bezeroen eskaerari erantzunez.
Jarduerak
- Ibilbidea seinaleztapen bateratuaz prestatzea.
- Ugaz haraindiko interpretazio-zentro bat sortzea.
- Turismo-sustapen komuna.
- Turismo-produktuaren zabalkundea.
- Ekitaldien antolakuntza.
Bazkide parte-hartzaileak
- Conseil général des Pyrénées Atlantiques.
- Mairie de Guéthary.
- Mairie de Saint-Jean-de-Luz.
- Mairie d'Hendaye.
- Irungo Udala.
- Hondarribiko Udala.
- Bidasoa bizirik.
- Bertizeko turismo Patzuergoa.
Web zerbitzua
Eurozikloren web ofiziala: www.euroziklo.com
