Prentsa-oharrak

Bidasoa bizirikek beste prestakuntza tailer bat egingo du enplegua bilatzeko

Apirilean Bidasoa bizirik berriz ere prestakuntza tailerrak ematen hasiko da etorkizuna duten Lanbideen el Espazion. Gauza berrien artean “Gizarte trebetasunak eta enplegu-bilaketa" garatzeko tailerra azpimarratu behar da.

Gehiago irakurri:

Bidasoa bizirikek hitzarmena sinatu du Ficobarekin enpresa-haztegi bat jartzeko

Bidasoa bizirikek Ficoban handituko du bere enpresa-haztegia, Ficoba Fundazioarekin sinatu duen hitzarmenari esker. Hitzarmen honen bitartez, erakustazokak instalazio horretako 5 areto Bidasoako Garapenerako Agentziari uzteko konpromisoa hartu du, bertan koka daitezen enpresa-proiektu berriak.

Gehiago irakurri:

K-Biziakerako laguntzak eskatzeko epea ireki da

Datorren astelehenean irekiko da K-Biziak Enpresen Hiri Zentroan instalatzeko alokairurako diru-laguntzak eskatzeko epea. Ekimen hau Bidasoa bizirikek zuzentzen duen Garapen Ekonomikorako eta Enplegurako Hitzarmen Orokorraren bitartez abian jarri da.

Gehiago irakurri:

Bidasoa bizirikek Gipuzkoa Market tresnari buruzko ikastaroa antolatu du

Aula de ordenadoresIragan apirilaren 21ean Bidasoa bizirikek, Gipuzkoako Merkataritza Ganberarekin batera, Gipuzkoa Market tresnaren lehenengo prestakuntza-ikastaroa egin zuen. Guztira Irungo eta Hondarribiko 10 saltokik hartu zuten parte tailer guztiz praktiko horretan; bertan irakatsi zen nola eraman gora informazioa, argazkiak edo bideoak, atariak ematen dituen beste aukera batzuen artean.

Gehiago irakurri:

Baztango ordezkaritza bat izan da Irungo kultur instalazioetan

Baztango ordezkaritza Gaur goizean, Baztango ordezkaritza batek Irungo zenbait kultur instalazio bisitatu ditu, Bidasoa biziriken eta Partzuergo nafarraren artean iazko urtarrilean sinatutako hitzarmenaren markoan. Lankidetza-hitzarmen hori turismo-proiektuak garatzeko da, eta helburua du Bidasoa ibaia doan udalerriek dauzkaten balibideei balioa eta bultzada ematea elkarrekin.

Gehiago irakurri:
  • Copyright © 2021 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com