Iragan apirilaren 21ean Bidasoa bizirikek, Gipuzkoako Merkataritza Ganberarekin batera, Gipuzkoa Market tresnaren lehenengo prestakuntza-ikastaroa egin zuen. Guztira Irungo eta Hondarribiko 10 saltokik hartu zuten parte tailer guztiz praktiko horretan; bertan irakatsi zen nola eraman gora informazioa, argazkiak edo bideoak, atariak ematen dituen beste aukera batzuen artean.
Gaur goizean, Baztango ordezkaritza batek Irungo zenbait kultur instalazio bisitatu ditu, Bidasoa biziriken eta Partzuergo nafarraren artean iazko urtarrilean sinatutako hitzarmenaren markoan. Lankidetza-hitzarmen hori turismo-proiektuak garatzeko da, eta helburua du Bidasoa ibaia doan udalerriek dauzkaten balibideei balioa eta bultzada ematea elkarrekin.
Bidasoa bizirikek eta Autoenplegurako atalak enpresak sortzeko Enpresen Lehiatila Bakarra gehitu die ekintzaileei eskaintzen dizkien zerbitzuei.
Bidasoa bizirikek, etorkizuna duten lanbideen El Espazioren bitartez, datorren astean argitaratuko ditu maiatzaren 26tik aurrera egingo den Enpleguaren V. Astea osatzen duten 40 enpresen 173 lanpostu.
Bidasoa bizirik Enpleguaren V. Astean sartuta dago asteazkenetik. “Etorkizuneko Lanbideen El Espazio”ko jardueretako bat da, eta oraintxe bertan, guztira 44 enpresatako 208 lanpostu eskaintzen dira bertan.