Prentsa-oharrak

XXII Enpleguaren Astea urriko hilabetearen amaieran ospatuko da

Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik elkarteren bitartez, urriaren 25erako XXII Enpleguaren Astea antolatu dute Ficoban, goizeko 9:00etatik eguerdiko 14:00etara. Azken urteetan antolatu den jardunaldi honetan lana modu aktiboan bilatzen duten pertsonek lan-postu ezberdinetarako elkarrizketak egiteko aukera dute eta, era berean, jardunaldian parte hartzen duten enpresek aukeraketa prozesuak data zehatzetan eta era ordenatuan egin ditzakete. Urtero bi Enplegu Aste antolatzen dira, lehena maiatzeko hilabetearen inguruan eta, bigarrena, urrian. Jardunaldiaren XX edizioan, 2017 urteko urrian egindakoan, 500 pertsonek parte hartu zuten.

Gehiago irakurri:

Europan formatu, lan egin edo hizkuntzak ikasi. Irungo Formazio Zentroetako ikasleentzako aukera posibleak

Irungo Udalak, Irun Ekintzan, Garapen ekonomikoaren eta enpleguaren sorrera iraunkorra bultzatzeko akordioaren bitartez, eta Bidasoa bizirik elkartearekin langileen  nazioarteko mugikortasunaren inguruko III. jardunaldia antolatu du. Ekitaldia urriaren 4ean ospatu zen Amaia Kultur Zentroan eguerdiko 13:00etan. Ekitaldira IESFP Bidasoa Formazio Zentroetako, IES Plaiaundi, Irungo La Salle, Mendibil Formazio Zentroko eta Pio Baroja institutuko 340 ikasle bertaratu dira.

Gehiago irakurri:

Ekitea pentsatzen al duzu? Hau da zure aukera

Idea negocio2018 banner tx

Urriak 31. Noizbait pentsatu duzu ekitea, edo oraintxe egin nahi duzu, baina, ez al dakizu nondik hasi?.Izena ematen!

Gehiago irakurri:

Ekin asteazkenetan • Nola sortu zure Plan Digitala

Banner txiki Plan Digital

 

Urriak 17. Zure negozioa interneten posizionatzeko tresnak eta kanalak. Izen ematen!

Gehiago irakurri:

Kontzepzioa eta eraikuntza: Sinergia bat berriz asmatzeko?

img miniatura parada 2"Berrikuntzaren mugaz gaindiko ibilbidearen" bigarren fasea.

Gehiago irakurri:
  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com