Bidasoa bizirik-ek 2020 Berrikuntza Suspertzeko Programa jarri du abian, Irungo eta Hondarribiko ETEei eta mikroenpresei zuzendua

 

·Laguntzaren helburua da berrikuntza-ekintzak eta lehia hobetzeko ekintzak sustatzeko zerbitzu teknologikoak finantzatzea.

·Laguntza eskatzeko epea 2021eko urtarrilaren 12an itxiko da.

Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik-en bidez, 2020 Berrikuntza Suspertzeko Programa jarri dute abian, Irun eta Hondarribiko enpresetan berrikuntza- eta hobekuntza-ekintzak sustatzeko zerbitzu teknologikoak finantzatzeko.

Programa honetan parte hartzen duten enpresek haiek hautatutako Berrikuntzan espezializatutako zentro baten zerbitzuak erabiltzeko finantziazioa lortuko dute, zentro teknologiko edo prestakuntza zentro batetik ingeniaritza espezializatu batera.

“Bidasoa bizirik-en beti lagundu diegu eskualdeko enpresei hazten eta lehiakortasuna hobetzen, eta laguntza hau apostu horren beste eredu bat da”, dio Bidasoa bizirik-eko presidentea den Miguel Ángel Páezek.

Irungo eta Hondarribiko ETEak eta mikroETEak programan parte hartu ahal izango dute. Baina enpresen jarduera nagusia VIAIRUN (Mugikortasun garbia, Garraio eta logistika aurreratua, Retail 4.0 eta/edo Zerbitzu Aurreratuak) proiektuaren esparruan identifikatutako espezializazio-sektore eta -eremuetakoa izan daiteke, edo, bestela, edozein jarduera-sektoretako enpresek hartu dezakete parte, espezializazio-eremu horiekin lotutako irtenbide berritzaileak ezartzeko eskatzen badute laguntza.

“Laguntza jaso ahal izateko, ezinbestekoa da enpresak oraindik martxan jarri ez duten proiektu berritzaile identifikatu bat izatea”, azaldu du María Serrano Bidasoa bizirik-eko presidenteordeak, eta gogorarazi du “hornitzaileak emandako zerbitzu teknologikoaren kostuaren %100 Bidasoa bizirik-ek finantzatuko duela, gehienez ere 12.100 euro”.

Laguntza jasotzeko proiektuak urtarrilaren 12ra arte aurkez daitezke. Ondoren, laguntza jasotzen duten enpresek proiektua garatu eta frogagiriak aurkeztu ahalko dituzte 2021eko maiatzaren 15a arte.

Azkenik, berrikuntzari laguntzeko programa hau MUGIKORTASUN GARBI, GARRAIO ETA LOGISTIKA AURRERATUKO ETA RETAIL 4.0 HIRI-BARRUTI BERRITZAILE INKLUSIBO ETA ADIMENDUNA proiektuaren ekintzetako bat da, VIAIRUN proiektuaren esparruan, eta Gipuzkoako Foru Aldundiko Sustapen Ekonomiko, Turismo Sailak finantzatzen du %60an.

Informazio gehiago lortzeko eta Berrikuntza Suspertzeko Programari buruzko dokumentazioa eskuratzeko, Bidasoa bizirik-en web orrian (www.bidasoa-activa.com) sartu edo Lehiakortasun eta Berrikuntza Sailera deitu (943 509560) behar da.

 

 

  • Copyright © 2021 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com