Bidasoa bizirik-ek webinar berri bat kaleratu du enpresei Covid-19k eragindako krisia gainditzen laguntzeko

 


·‘Nola diseinatu Covid-19ak eragindako krisia gainditzeko balio proposamen bat?’ ikastaroa uztailaren 15ean emango da bide telematikoz.

· Ikastaroa ‘Ekin asteazkenetan’ programaren barruan kokatzen da eta arrakastaz konpondu diren kasu errealak erakustea du helburu.

Irungo eta Hondarribiko udalek, Bidasoa aktiboren bidez, ekintza berri bat jarri dute abian Bidasoako enpresei krisi hau gainditzen laguntzeko: ‘Nola diseinatu Covid-19ak eragindako krisia gainditzeko balio proposamen bat?’ webinarra edo online ikastaroa Jose Maria de la Torre enpresari, aholkulari eta hainbat negozio eskoletako irakaslearen eskutik.

"Webinar hau ‘Ekin asteazkenetan' gure prestakuntza-programaren barruan kokatzen da. Programa hori hilean behin egiten da, Irun eta Hondarribiko ekintzaileei beren proiektuak garatzen laguntzeko. Jakin badakigu pertsona horiek inoiz baino babes handiagoa behar dutela orain, horregatik egokitu dugu ekimena egungo egoerara, eta azken hilabeteetan online bi edizio egin dira, hirugarrena hau delarik", adierazi du Miguel Angel Páez Bidasoa bizirik-eko presidenteak.

Uztailaren 15ean, 10:00etatik 12:00etara, ‘Nola diseinatu Covid-19ak eragindako krisia gainditzeko balio proposamen bat?’ webinarraren helburua Bidasoako ekintzaileek eta enpresaburuek beren enpresak eta proiektuak aurrera ateratzeko metodo ordenatu bat aplikatzen ikastea da. Horretarako, krisialdiak igaro dituzten eta metodo horri esker negozioa salbatzea lortu duten beste enpresa eta proiektu batzuen benetako adibide asko erabiliko dira.

Gainera, webinarean parte hartzen duten pertsonek ekintzak diseinatuko dituzte, bakoitzak dituen baliabideekin egin ahal izateko. Ekintza horien helburua izango da jendeak ulertzea zergatik erosi behar dituen bere zeritzu edo produkutak eta zergatik erosi behar dituzten orain.

"Azken batean, ekintzaileek eta Bidasoan negozio bat dutenek krisi-egoeretatik igaro diren enpresen eta proiektuen benetako kasuak ezagutzea da gure helburua. Kasu horietan zer egin zuten ulertzeak estrategia propioa diseinatzen lagunduko die, aurten euren negozioan lortu nahi zituzten helburuak lortzeko ", azaldu du Maria Serrano Bidasoa bizirik-eko presidenteordeak.

Parte hartu nahi duten guztiek www.bidasoa-activa.com webgunearen bidez edo 943 509 600 telefonora deituz eman ahal izango dute izena.

 

  • Copyright © 2020 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com