Bidasoa bizirik-eko Enpresa Zentroetako ekintzaileek ez dute alokairua ordainduko Alarma estatuak irauten duen bitartean

Bidasoa bizirik-eko Administrazio Kontseiluak, Irungo eta Hondarribiko udalen sozietate publikoak, bihar onartuko du Bidasoa bizirik-eko lokalen alokairuen hileko ordainketa aldi baterako eteteko erabaki-proposamena.


Irun, 2020ko martxoak 26.- Bidasoa bizirik-eko Administrazio Kontseiluak, Irungo eta Hondarribiko udalen sozietate publikoak, bihar onartuko du Bidasoa bizirik-eko Enpresa Zentroetako (Arretxe Ugalde, Ficoba eta Puntal Bizirik) enpresa errentariei lokalen alokairuen hileko ordainketa aldi baterako eteteko erabaki-proposamena.

463/2020 Errege Dekretuaren ondorioak arintzeko hartutako neurri bat da, zeinaren bidez alarma-egoera deklaratzen baita COVID-19k eragindako osasun-krisiko egoeraren aurrean, bai eta Eusko Jaurlaritzak ezarritako osasun-alertako egoeraren aurrean ere.

"Kontuan hartuta testuinguru honetan jarduera ekonomikoaren garapena erabat baldintzatuta eta mugatuta dagoela ezinbesteko kausagatik, Bidasoa bizirik-eko Enpresa Zentroetatik lan egiten duten enpresek ez dute alokairua ordainduko lurralde nazionalean alarma-estatuak indarrean jarraitzen duen bitartean eta Euskal Autonomia Erkidegoan osasun-alerta egoeran gauden bitartean", azaldu du Miguel Ángel Páez Bidasoa bizirik-eko presidenteak..

Bestalde, Bidasoa bizirik-eko presidenteorde Maria Serranok argitu du eten bat dela, ez atzerapen bat: "Alokairuak ordaintzeak lokal horiek okupatzen dituzten Irun eta Hondarribiko ekintzaileek bizi duten egoera prekarioa larriagotu baino ez luke egingo; izan ere, lokal horietatik lan egiten duten ekintzaileek COVID-19ko krisiak eragindako ondorio negatiboak pairatzen ari dira".

 

  • Copyright © 2020 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com