Gazte TEK Hondarribia - 2019ko gobonak

Hazinnova

Hondarribiko Udaleko Gazteria departamentuak, Gazte TEK tailerren seigarren edizioa egingo du Gabonetan. Ekintza hauek Hondarribia Abian, Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren aldeko planaren baitan antolatzen dira Bidasoa Biziriken lankidetzarekin.

Helburua

Ekintzailetza sortzailea akuilatzea eta espiritu ekintzailea esnatzea adin goiztiarretatik, teknologia berriak ezagutzera emanez bideo-jokoen diseinuari, programazioari eta robotikari buruzko zenbait tailerren bidez. Jarduera horiek guztiak praktikoak izango dira; intuizio-tresna erabilerrazak erabiliko dira, trebetasun sortzaileak sustatzen lagunduko dutenak.

Tailerrak

“DETEKTIBEAK ETA LAPURRAK" Tailerra – ABENDUAREN 26 eta 27a eta URTARRILAREN 2 eta 3a | 8 - 9 urte

Tailer honekin irakatsiko da bideozaintza sistema bat diseinatzen, tresna mota guztiak eraikiz eta programatuz. Parte-hartzaile guztien artean trebetasun erronkak eraiki eta diseinatuko dituzte, protagonistak izango dira ihesaldi eta jazarpen batean ibilgailu robotikoekin, lapur eta detektibeen bideojoko bat garatuko dute eta beraiek egindako hologramarekin jolastuko dute, eta abar.

“ROBOTIKA TXAPELKETA” Tailerra – ABENDUAREN 26 eta 27a eta URTARRILAREN 2 eta 3a | 10 - 11 urte

Tailer honetako partaideek taldean lan egingo dute eta estrategia bat pentsatuko dute haien robota diseinatzeko, muntatzeko eta programatzeko, eta azkenik entsegu-akats prozesu bati ekingo diote haien makinaren trebetasunak perfekzionatzeko. Tailerraren azken egunean lehiaketa bat egingo da, eta gaia eta zailtasuna adin mailaren araberakoa izango da. Erabiliko den plataforma teknologikoa Lego Mindstorm EV3 da (tailer honetan parte hartzeko ez da robotikako ezagutzarik izan behar)..

Informazio orokorra

  • Plaza kopurua: 24 tailer bakoitzean
  • Non: ITSAS ETXEA AUDITORIUMA
  • Ordutegia: 9:30 – 13:30
  • Tailerrak doan izango dira
  • Zozketa egingo da,eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago jasotzen badira.

Izen-emateak

  • Azaroak 11 - 23
  • Hondarribiko Udaleko Web orrian
  • Gazteen Zerbitzua: Jabier Ugarte, 6 - 943 644752 - Astelehena-Ostirala: 16:30-19:30 - Larunbata: 10:00-13:00

Plazen emaitzak

  • Web gunearen bitartez,abenduaren 2tik aurrera.

 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
 
  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com