Enpleguaren XXIV. Astea

 

Enpleguaren XXIV. Astea – Bidasoa Txingudi Eskualdea

Enpleguaren Asteko edizio honetan, ez da beharrezkoa aurrez izena ematea lan eskaintzetarako

Enpresa batzuek standetara hurbiltzen eta eskatzen diren profiletara egokitzen direnei erantzungo diete, eta haien curriculumak jasoko dituzte. Bidasoa bizirik-en standean, berriz, azokan bertan izan ezin diren enpresen eskaintzetarako curriculumak jasoko dira.

Eskualdeko prestakuntza zentroek enplegurako ikastaroen eskaintzari buruzko informazioa eskainiko da.

Eskatzen diren profilak El Espazioren webgunean argitaratuko dira, urriaren 25ean, ostiralean, goizeko 10:00etan eta azokaren egunera arte (urriaren 31era arte) egongo dira bertan.

Curriculumak urriaren 31ean, osteguna, entregatuko dira FICOBAn eta enpresek egun horretan erantzungo diete joaten direnei. Hautagaien amaierako hautaketa enpresa parte hartzaileen esku geratuko da.

  • Hitzordurik gabeko arreta emango duten enpresen eskaintzak eta profilak hiru paneletan ezarriko dira.
  • Argazkilari profesional batek doan egingo dizkie argazkiak curriculumetan eta sare profesionaletan sartzeko interesa dutenei.
  • Gune ireki bat erreserbatu dugu 4 ordenagailuz eta inprimagailu batez hornitua, azken ordukoak egiteko (argazkia curriculumean sartzeko, inprimatzeko, web batean erregistratzeko…).

Saka ezazu lotura honetan web El Espazio joateko

 


logos 2019

 

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com