GazteTEK en Hondarribia uda

Helburua

Ekintzailetza sortzailea akuilatzea eta espiritu ekintzailea esnatzea adin goiztiarretatik, teknologia berriak ezagutzera emanez bideo-jokoen diseinuari, programazioari eta robotikari buruzko zenbait tailerren bidez. Jarduera horiek guztiak praktikoak izango dira; intuizio-tresna erabilerrazak erabiliko dira, trebetasun sortzaileak sustatzen lagunduko dutenak.

Tailerrak

 Tailerrak “TECHNO OLIMPIC GAMES" Tailerra | 8 – 11 urte / Uztailak 15 -19

Tailer honetan, plataformak erabiliz parte-hartzaileek beraiek diseinatu eta sortutako robot prototipoak eraikitzen eta programatzen ikasiko dute. Parte-hartzaileak une oro monitore batek lagunduta egongo dira. Hark lagunduko die erronka teknologikoak prestatzen eta gainditzen, jokoen mekanika hezkuntzaren eremura eramanez eta STEAM kontzeptuetan oinarrituz (zientzia, teknologia, ingeniaritza, artea eta matematikak).

Tailerraren ardatza izango da tresna robotikoekin kirol olinpikoak erreproduzitzea. Parte-hartzaileek beraiek eraikitako prototipoak erabiliz, zenbait proba gainditu beharko dituzte beraiek, eta astea amaitzean, dominak banatuko zaizkie guztiei. Dominak ere parte-hartzaileek diseinatuak izango dira.

 Taller“BIDEO JOKOEN DISEINUA” Tailerra | 8 - 11 urte / Uztailak 8 -12

Tailerraren helburua da ikasleak oso era ludikoan prestatzea programazioaren munduan, emaitza onak lortuz, oso motibagarriak direlako.

Bideo-jokoak sortzeko “Construct 2” plataforma erabiliz programatzen ikasiko dute ikasleek. Programazioak arazoak konpontzen irakasten die ikasleei, eta horretarako, modu sortzailean, sekuentzialean eta egituratuan eta interaktiboan haiei nola aurre egin irakatsiko zaie. .

Informazio orokorra

  • Plaza kopurua: 16 tailer bakoitzean
  • Non: ITSAS ETXEA AUDITORIUMA (ATZEKALDEA)
  • Ordutegia: 9:30 – 13:30
  • Tailerrak doan izango dira
  • Zozketa egingo da, eskaintzen diren plazak baino eskaera gehiago jasotzen badira.

Izen-emateak

  • Ekainaren 3tik – 8ra
  • Hondarribiko Udaleko Web orrian www.hondarribia.eus
  • Gazteen Zerbitzua: Jabier Ugarte, 6 - 943 644752; Astelehena-Ostirala: 16:30-19:30 - Larunbata: 10:00-13:00

 

 
  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com