Ekin asteazkenetan • Publizitatea sare sozialetan Ekainak 12

Izen emate irekia! 

Informazio gehiago: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu - Tel: 943 50 96 00

Banner txiki Publizitatea

Ekainak 12 09:30-13:30

Publizitatea sare sozialetan: Facebook, Instagram, Twitter, eta YouTube

Mundu mailako milioika pertsonen arteko topagunea dira sare sozialak. Eremu horretan, enpresek euren publiko objektiborekin konekta dezakete, euren balioa eskain dezakete eta euren profilak sor ditzakete.

Facebook, Twitter, Linkedin eta YouTube ezagunenak dira, eta aukera ederrak eskaintzen dizkiete iragarleei eta agentziei. Sare horietan egiten den publizitatearen bidez, askoz segmentatuago dauden zenbait mezu sor daitezke, erabiltzaileen gustuak eta interesak aintzat hartuta.

Tailer honetan ikasiko dugu kanpainak nola planifikatu, sortu eta kudeatu sare sozial horietan eta helburuen eta estrategien arabera zenbait ekintza abian jartzeko orduan zein izango diren urrats egokiak aztertuko dugu.

Tailer honetan, parte hartzaileek honakoa egiten ikasiko dute:

  • Sare sozialetan publizitate estrategia bat garatzen eta ezartzen.
  • Publizitatearen ikuspuntutik Facebook, Instagram, Twitter eta Youtubek erakunde guztientzat eskaintzen dituzten aukera guztiak ezagutzen.
  • Sare sozialetako kanpainak modu eraginkorrean kudeatzen eta optimizatzen.
  • Kanpainetako emaitzak neurtzen eta probatzen.

Edukia:

  • Sare sozialetako publizitateari buruzko sarrera.
  • Facebook Ads:
  1. Merkataritza-konponbideak.
  2. Facebooken segmentatzeko aukerak.
  3. Kanpainak sortzea.
  4. Iragarkien formatuak.
  5. Jarraipenerako metrikak.
  6. Informazio-atalak egitea.
  • Instagram Ads:
  1. Merkataritza-konponbideak.
  2. Instagramaren segmentatzeko aukerak.
  3. Kanpainak sortzea.
  4. Iragarkien formatuak.
  5. Jarraipenerako metrikak
  6. Informazio-atalak egitea.
  • Twitter Ads:
  1. Merkataritza-konponbideak.
  2. Twitterren segmentatzeko aukerak.
  3. Kanpainak sortzea.
  4. Iragarkien formatuak.
  5. Jarraipenerako metrikak.
  6. Informazio-atalak egitea.
  • YouTube Ads:
  1. Bideo-kanpainak.
  2. Iragarkien formatuak..
  3. Optimizazio eta jarraipenerako metrikak.

Non?

Lekua: Irun Factory (José Antonio Loidi Bizkarrondo, 8 bajo)
Tel: 943 50 96 00

Informazio gehiago

Bidasoa bizirikeko Ekintzailetza eta Jarduera Berria Departamentua
Tel: 943 50 96 00

Informatu eta izena eman!

logos 2019

 

 

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com