Tech Tailerrak, 2019ko udan

bannertalleres tech2019

Irungo Udalak Bidasoa biziriken bidez tailer teknologikoei buruzko programa bat antolatu du uztailerako 8 eta 17 urte bitartekoenzat. Tailerrak Irun Ekintzan Garapen Ekonomiko eta Enplegurako Itunak bultzatzen ditu, Bidasoa Bizirik entitatearekiko lankidetzan.

Tailerretan honelako gaiak landuko dira. programazioa, elektronika, errobotika, diseinua eta 3D inprimaketa. Gai horiek oso erakargarriak dira neska-mutilentzat eta gazteentzat. Bitarteko egokia da zientziara eta teknologiara hurbiltzeko. Bereziki praktikoak izango dira eta plataforma teknologikoak erabiliko dira (Lego, Mindstorms, Arduino) eta horietaz baliatuz, parte-hartzaileek erronka teknologikoei aurre egin ahalko diete. Parte-hartzaileek une orotan izango dute irakasleen laguntza eta beraien sormena landuko dute beraien errobotak diseinatuz eta programatuz, teknologia berriak erabiliz.

Izen-emateak

Gure helburua parte-hartzaile kopururik handienari tokia ematea da tailerretan eta parte-hartzea ahalik eta zuzenena lortzea; horretarako, honako prozedura hau ezarri dugu:

  • Tailerretarako izen-emateak jasotzen diren ordenan egiten dira.
  • Tailer batean baino gehiagotan eman ahal duzu izena lehentasuna markatuz; baina bakarrik parte hartuko duzu plazak geratuz gero.
  • Lehentasuna markatzen ez baduzu, izen-emateak jasotzen diren ordenan egingo dira.
  • Hiru eguneko tailerrean izenik ematen ez dutenek lehentasuna izango dute egun bateko tailerretan izena emateko.
  • Plaza kopurua: 20 tailer bakoitzean
  • Epea: ekainak 3-14
  • Tailerrak

    RETO SPACE (MAKETA ESPAZIALA)

      Tailer honetan erronka bati aurre egitea proposatzen zaie parte-hartzaileei ondoko hipotesiaren arabera. Taldea 2043. urtean dago eta Ilargiko base batean dago. 8 urte eman ditu hemen eta beraien buruarekin aski izan dute. Parte-hartzaileek maketa bat egin beharko dute ILARGIKO BASEARENTZAT. Bertan hauek sartuko dira: elikagaiak sortzea, ur likidoa eta beste bitarteko batzuk lortzea, birziklatzea, egon litezkeen arriskuak kokatu eta horien jarraipena egitea.

    • Data: Uztailaren 8tik 12ra
    • Ordutegiak: 9:30-13:30
    • Adina: 8-12 urte bitartekoentzat

    ARDUINO IBILGAILUA

    Tailer honetan parte-hartzaileek ibilgailu bat eraiki eta programatu ahalko dute ARDUINO plaka batez baliatuz. Hau sorkuntza elektronikoko sorkuntza plataforma bat da. Honetaz baliatuz, erabilera mota bakarreko mikroordenagailu mota desberdinak sortu ahal dira.

    • Data: Astelehena, uztailaren 15etik 17ra (asteazkena). 12 ordu
    • Ordutegiak: 09:30-13:30
    • Adina: 12 urtetik gorakoak

    ROBOT LEHIAKETA

    Tailer honetako parte-hartzaileek taldean lan egingo dute eta estrategia bat lantzen hasi beharko dute beraien robota diseinatzeko, muntatzeko, programatzeko eta, azkenik, entsegu-errore prozesu bat hasteko, makinaren gaitasunak perfekzionatu arte. Tailerraren azken egunean lehiaketa bat burutuko da. Gaia eta zailtasuna adin tartearen araberakoa izango da. Erabiliko den plataforma teknologikoa Lego Mindstorm EV3 (tailer horretan parte hartzeko, ez da beharrezkoa robotikan ezagutzak edukitzea).

    • Data: Uztailean: ostegunean, 18an, eta ostiralean, 19an.
    • Ordutegiak: 9:30-13:30
    • Adina: 12 urtetik gorakoak

    TECHNO JURASSIC WORLD

    Tailer honetan parte-hartzaileek dinosauro espezie desberdinak eraiki eta programatu ahalko dituzte, barazkijaleetako otzanengandik hasita, T-Rex handira arte. Lego Wedo 2.0 eta Mindstorms EV3 plataforma teknologikoa erabiliko da. Parke tematikoa Jurassic Park eta Jurassic World bezalako filmen sagaren bidez birsortuko da. Erabiltzen ditugun egunen arabera, parkea 3D formatuan diseinatutako piezez osatu ahalko dugu; gainera, hain dibertigarria den garai horretan girotutako bideojoko bat diseinatu eta programatu ahalko dugu.

    • Uztailak 22( astelehena) eta uztailak 23 (asteartea)
    • Ordutegiak: 9:30-13:30
    • Adina: 8 eta 12 urte bitartekoentzat

    3D FORMATUKO DISEINUA ETA INPRIMAKETA

    Tailer honetan 3D inprimagailuaren zatiak ikasiko dira, zein alde dauden merkatuan, baita zein software erabiltzen diren ere inpresiorako eta produktuen diseinurako. Autodesk Fusion 360 programaren erabilpenean sakonduko da. .

    • Data: Uztailaren 24a, asteazkena
    • Ordutegiak: 9:30-13:30
    • Adina: 12 urtetik gorakoak

    Non?

    Tailer guztiak Irun Factory-n egingo dira José Antonio Loidi Bizkarrondo k., 8 behea 20304 Irun

     

    logos tech 2017

     

    Nuestro objetivo es dar cabida en los talleres al mayor número de participantes y hacer la participación lo más equitativa posible, para lo cual establecemos el siguiente procedimiento:

    ·    Las inscripciones a los talleres se realizaran por orden de recepción.

    ·    Te puedes inscribir a más de un taller indicando tu prioridad; pero tu participación estará condicionada a que existan plazas vacantes.

    ·    En casos de no marcar la prioridad, esta se establecerá por orden de llegada de cada inscripción.

    ·    Las personas que no se inscriban en el taller de tres días, tendrán prioridad para su inscripción a los talleres de un día.

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com