Turista-olde oparoa Aste Santuan zehar


  • Hotelen okupazioa %88,04koa izan da Hondarribian eta %90,73koa Irunen.
Hondarribia eta Irunek Aste Santuko jaiegunetan zehar bisitari ugari jaso dituzte apirilaren 18tik 22ra. Bidasoa bizirikeko teknikariek jasotako datuen arabera, egun horietan zehar Bidasoako eskualdeko hotelen okupazioa %88,04koa izan da. Hondarribian hotelen okupazioa %83,90koa eta Irunen,berriz, %90,73koa izan da.

Beste alde batetik, lau egun hauetan zehar gaueko egonaldiaren bataz bestekoa 1,97 gauekoa izan da (2,18 Hondarribian eta Irunen 1,84). Jatorriari dagokionez, bisitari horien %81,66ak Espainiar nazionalitatea zuen (%82,51a Hondarribian eta Irunen %81,14a).

2018 urtean Bidasoako eskualdean hotelen okupazioaren bataz bestekoa %71,48koa izan zen, uztailan okupazioaren bataz bestekoa %90,69koa eta abuztuan %94,13koa izan zelarik. 2018ko Aste Santuan, berriz, okupazioa %81,93koa izan zen.

Turismo Bulegotik igarotako bisitariak

3.495 bisitari igaro dira Hondarribian Portu Auzoan eta Arma Plazan kokatutako turismo bulegoetatik, zehazki, 1.026 Portuko bulegotik eta 2.469 Arma Plazako bulegotik. Bestetik, Irungo Luis Marianoko bulegoan 105 pertsona jaso dituzte.

Hondarribiko Turismo bulegoetan kontsultaren bat burutu duten pertsonen jatorriari dagokionez, %10a Euskadiko bisitariak izan dira, %67,32a Espainiarrak eta %21,14a atzerritarrak. Bisitarien jatorria autonomia-erkidegoen arabera aztertuz gero, Katalunia, Madril eta Aragoiko bisitarien etorrera nabarmentzekoa da, atzerritik, Argentina, Erresuma Batua, Estatu Batuak eta, berezirik, Frantziatik etorritako bisitariak nabarmentzen direlarik.

Irungo bisitarien jatorriari dagokionez, %10a bertako bisitariak izan dira, %13a Euskadikoak eta %45a Aragoi (%15,24a), Katalunia (%9,52a) edo Madril (%5,71a) bezalako autonomia-erkidegoetatik etorritako bisitariak. Gainontzeko bisitariak atzerritarrak izan dira, batez ere frantsesak.

Bisitarien kopuruak gora egin du Aste Santuko bi asteetan zehar, hau da, apirilaren 15etik 28ra. Irunen kasuan, 183 pertsonek kontsultaren bat egin dute Luis Marianon kokatutako turismo bulegoan, Hondarribiko Arma Plazan 4626 izan dira eta Portu Auzoan 1925.

Hondarribian zein Irungo turismo bulegoetan eskualdeko plano eta mapak eskaini dira eta interes turistikoa izan dezaketen puntu ezberdinen, enogastronomia, Donejakue Bidea eta naturaren inguruko liburuxkak banatu dira.

Datu horiek turismo bulegoetara fisikoki kontsultaren bat egiteko hurbildu diren bisitarien interesa erakusten dute, nahiz eta online bidezko kanal ezberdinetan Bidasoako eskualdearekin loturiko  bilaketak egin dituzten pertsona interesatuen kontsultak edo komunitatearekin haien esperientziaren inguruan partekatzen dituzten argazki eta iruzkinak kontabilizaturik ez dauden arren.

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com