Beste urte batez Kreak bertaratutakoak aho zabalik uztea lortu du

Bostehun pertsonek baino gehiagok Krea Bidasoaren hamaikagarren edizioan parte hartu dute. Irun eta Hondarribiko udalen ekimen bat da, Bidasoa biziriken bitartez, pertsona eta enpresa ekintzaile zein izaera  publiko eta pribatuei zuzendurik dagoena. Jardunaldia goizeko 9:00etan abiatu zen eta arratsaldeko 19:00ak aldera amaitu zen.

Aurtengo irudia eta leloa maker mugimenduarekin lotura izan dute, hau da, era pertsonalean ahalmen industrialaren garapena bultzatzen duen mugimenduan, ohiko baliabideen aprobetxamenduaren bitartez eta gizarte osorako eskuragarri daudenak. Horregatik, aurtengo leloa “Hazlo tu mism@ - Egin zerorrek – Fais-le-toi-même” izan da, aurtengo irudia “KreaTU” izan da eta kartel, stand eta bestelako elementuen sorrerarako erabilitako materialak kartoia, itsasgarriak, guraizeak eta egunerokotasunean eskura izan ditzakegun bestelako baliabideak izan dira.


Jose Antonio Santano, Irungo alkateak, pozik agertu da parte-hartzaileekin hitz egin eta produktuak ikusi ostean. “Aurtengo maker ideia oso interesgarria iruditu zait, izan ere, geure kabuz gauzak sortzeko gai garela transmititzen baitu eta, lanaren bitartez, orain imajinatzen ez ditugun produktuak lortzea ahalbidetzen digulako. Honek ibilbide bat ezartzen duela uste dut eta niretzat garrantzitsua da Bidasoan berrikuntza maila altuko maila bat mantentzea, orain dauzkagun eta etorkizunean sortuko diren enpresek azken berrikuntzak eskura izan ditzaten. Hori guztia enplegua, jarduera ekonomikoa eta gu guztiontzako aberastasuna suposatzen ditu”.


Bere aldetik, Txomin Sagarzazu, Hondarribiko alkateak, gaineratu du: “2019an bisita hau burutu dugu eta, bost urteren buruan bertan zer aurkitu ahalko dugun imajinatzen ez dugun arren, Krea oraindik existituko dela argi daukagu, izan ere, horretan ados gaude guztiok”.

Egitarau anitza

Egitaraua anitza izan da eta publiko zabal baterako ekintzak eskaini dira. Tailer ezberdinak egon dira emozioen kudeaketa, publizitatea, 3D inprimaketa joera, enpresentzako WhatsApp kudeaketa, antolatzaileak eraldaketa digitalera egokitzeko gako, enpresa txikietan ziber-erasoen inpaktua murriztu, Smartphone bitarteko sorrera eta bestelako gaiekin loturik.

Gainera, pertsona, enpresa eta erakunde publiko eta pribatu ekintzaileen arteko elkarketa puntu bat izan da, kasu askotan, kontaktuak partekatzea eta aukera berriak lortzea ahalbidetu duena.

Beste alde batetik, prototipatu teknologikoaren hackathon aurrera eraman da Star ekintzaileren eskutik,ideia eta proiektuak era azkar batean garatzeko aukera eskaini duen ekintza batean. Ekintza honetan, zeinean eskualdeko enpresek ere parte hartu duten, eskualdeko formazio zentroen arteko kolaborazio bat izan da, Plaiaundi BHI, LHII Bidasoa, Irungo La Salle, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurumena eta Lurralde Oreka saila, Mondragon Unibertsitatea eta Tknika zentroen partaidetzarekin. Prozesu honetan zehar tendentzia berriak ezagutu eta hipnosiaren erabileraren bitartez sorturiko une hausleetarako tartea izan da.

Caser Residencialeko Elena de la Fuentek Krea Bidasoako zenbait tailerretan haien parte-hartzearen zergatia azaldu du: “enpresako hainbat langile etorri gara bertan eman diren tailer batzuekiko interesa genuelako, oso aberasgarria baita tailerrak bertan jaso ahal izatea. Bereziki, elikadura berrikuntzari buruzko tailerra oso interesgarria iruditu zaigu.

Tailerrez gain, goizean zehar era askotariko jarduerak izan dira ere. “Compagnie des Vents et Marées” konpainiarekin MAKER OBJECTS MUSEOA bisitatzeko aukera izan da, bisita gidatu baten eskutik maker iraultza digitalaren sekretu interesgarri ezkutuak deskubritzeko aukera eskaini duena. Imanol Espinaza Compagnie de Vents et Marées konapiniako kideak azaldu du: “Umorearen bitartez gaur egun kontsumitzaile izatetik “prokontsumitzaile” izatera pasatzen ari garela azaldu ahal izan dugu, izan ere, gaur egun sortu dezakegula eta kontsumitu dezakegula azaltzeko antzerki lan baten bitartez. Oso pozik gaude antzezlan honen bitartez jendearen erreakzioak filtrorik gabe ikusteko aukera dugulako eta ondo funtzionatzen ari dela konturatu garelako”.

Gainera, maker zirkuitu teknologiko bat ireki da enpresen produktu berriak ikusi ahal izateko. Adibidez, 3Dbide enpresa Iruña tecnologias eta Hirudi Sistemas 3Dren eskutik automatizazioaren eta errobotikaren arteko aliantzarekin; 3D Berridi, 3D inprimaketarekin hegan eginez; Sonia Ruiperezen “4 urtaroak” izeneko moda bildumarekin (Bidasoa bizirikeko beka ekintzailea eskuratu zuena eta coworking-ean parte hartzen duena); Tumaker, galautsa eta pelleta zuzenean extruitzeko produktua; Arplastic banan-banan egindako menu eta ardo kartaekin; Surf Logic, neoprenoentzako lehorgailu batekin (Irun Ekintzan saria duen proiektu bat, Connect-eko PÄI-aren onuraduna dena) ; eta Accuro by Alcad, larrialdi kasuan eraikin publikoetarako larrialdi sistema berri batekin. Juan Alos, Abad-eko kideak, era positiboan baloratu du haien parte hartzea Krean: “oso interesgarria iruditu zait, bertako enpresa askorekin eta publiko erabakitzailearekin. Proposatzen dugun irtenbide teknologiko bat aurkezteko aukera izan dugu. Iritzia positiboa izan denez beste edizioetan itzuliko gara”.

Zentzu horretan ere, maker txoko bat izan da eta bertaratutako pertsonek haien sorkuntzak eraiki eta sare sozialetan #KREA2019 traolaren bitartez partekatzeko aukera izan dute.

Arratsaldeko 17:20etan Powered by Pechakuchak ez du hutsik egin. Diapositiba bakoitzak 20 segundotako iraupena duen 20 diapositibez osaturiko formatu honen bitartez Irun eta Hondarribiko proiektu ezberdinak aurkeztu ziren. Jarraian, eta jardunaldiari amaiera emateko, Aritz magoaren eskutik magia emanaldi bat eskaini du.

Krea Bidasoa 2019 CONNECT INNOVATION BAI proiektuaren barnean txertaturiko ekintza bat da Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko lurralde kooperazioa bultzatzeko POCTEFA,  programaren bitartez finantzatzen dena.

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com