Maker iraultza digitala Kreara iritsi da

Krea Bidasoaren hamaikagarren ediziorako astebete baino gutxiago falta da. Irun eta Hondarribiko udalen egitasmo bat da, Bidasoa biziriken bitartez, ekintzaileak diren pertsona, enpresa eta bestelako organismo publiko eta pribatuei zuzendurik. Ekitaldia martxoaren 21ean egingo da Ficoban.

Aurtengo irudia eta mugimendua Maker mugimenduarekin erlazionaturik daude. Hau da, garapen industrialerako ahalmenean era pertsonalean zentratutik dagoen mugimendua da, biztanleriaren esku baliabide arruntak eta biztanleria guztiarentzat eskuragarri egongo diren baliabideak eskaintzen dituena. Horregatik, aurtengo leloa “Hazlo tu mism@ - Egin zerorrek – Fais-le-toi-même” izango da, aurtengo irudia “KreaTU” izango da eta kartelen sorrera, stand eta bestelako elementuak, kartoi, itsasgarri, guraize eta egunerokotasunean eskura izan ditzakegun bestelako baliabideak izango dira.

Lerro hau jarraituz, maker mugimenduarekin loturiko ekintza eta tailer ugarik osatuko dute programa. Adibidez, “Compagnie des Vents et Marées“-i esker MAKER Objects MUSEOA bisitatu ahalko da,  maker iraultza digitaleko sekretu interesgarrienetako ezagutu ahalko dira bertan. Gainera, maker zirkuitu teknologiko bat egongo da honako enpresa hauen produktu berriak deskubrtizeko: 3Dbide, “Iruña Tecnologia” eta “Hirudi Sistema 3D” eskutik automatizazioak eta errobotika; 3D Berridiren inpresioarekin hegan eginez; Sonia Ruiperez, “4 urtaroak” deituriko moda bildumarekin; Tumaker, galautsa edo pellet-a zuzenean estruitzen duen produktuarekin; Arplastic, banan-banan eginiko ardo eta menu kartekin; Surf Logic, neopreno lehorgailu batekin; eta Accuro by Alcad, larrialdi kasuan eraikin publikoetan interkomunikazioa ahalbidetzeko sistemarekin. Zentzu horretan, maker txoko bat egongo da, bertaratutako pertsonek haien sorkuntzak eraiki eta sare sozialetan #KREA2019 traolaren bitartez haien sorkuntzak partekatzeko aukera izan dezaten.

KreaTU eta gainontzeko programa

Krea Bidasoan bertaratutakoek kontaktuak lortu, negozio aukerak identifikatu, ezagutzak zabaldu eta beste esperientzia, joerak, arrakasta kasuak, etab. gertutik ezagutzeko aukera dute. Profil anitzeko parte-hartzaile horiengana iristeko asmoarekin programa zabal bat eratu da, era askotariko tailer eta ekintzez osaturik.

Ekintzak Ficobako Erakustazokan egingo dira eta 9:00etan hasiko dira. 9:30etan nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresei zuzenduriko tailer bat egingo da eta sektoreko produktu zein zerbitzuak berritzeko ideiak proposatuko zaizkie. Esperimentazioaz baliatuko dira, horretarako, Oskook-en diseinu eta garapen teknologikoaren esperientzian oinarrituko dira. Oskook BBC INNOVATION-en 3D elikagaiak inprimatzen dituen lehen inprimagailua da, Basque Culinary Centerrak Ikerketa zentroak garaturikoa.

Ordu berean, 9:30etan, eraldaketa digitalera egokitzeko erakundeen barneko inplikazio eta konpromisoaren inguruan hitz egingo da, zein jarrera bultzatu, antolakuntza baten barnean nola aurre egin eta ekipamenduak eraldaketa digitalera nola egokitu ikertzeko. Florient Amion “Fundación Hospital Optimista”-ko presidenteak emango du ikastaroa.

Beste areto batean, 9:30etan ere, Venan Llona adituak WhatsApp Business-en abantailak azalduko ditu. Dohaineko aplikazio bat da WhatsAppen enpresa moduan agerpena izatea ahalbidetzen duen aplikazioa da eta bezeroekin era  eraginkor eta sinpleago batean elkar eragitea ahalbidetzen du, automatizazioa, antolakuntza eta mezuei erantzun azkarra ematea ahalbidetzen duten erreminten bitartez.

Goizeko 11:00etan pertsona eta enpresa ekintzaileek elkar ezagutzeko ordua izango da, elkarren artean haien proiektuentzako onuragarriak izan daitezkeen sinergiak sortu ahal izateko, hori guztia, kafe bat eta giro lasai batez inguraturik. Ostean, 11:30etan, Aitziber Eizagirre (Tumaker), azken 3D inpresioko joeren gakoak eman, kosteen jaitsiera eta suposatzen duen aurrezkiaren inguruan mintzatuko da. 12:00etan, “Herederos de Rowan” gaur egun iragartzea zein erraza den erakutsiko du “Garai nahasietan iragartzea” hitzaldiaren bitartez.

Bestetik, 15:00etan, Ana Eguiazabal coach sortzailearen bitartez eta Elena Aguirrecherekin batera gatazkak konpontzea ahalbidetuko duten sentimenduen lanketa, kritiken onarpena eta bezeroarekiko arreta hobetzekoa baliabideak landuko dira.

Aurten, Inplantalariak (SPRI) zerbitzuari esker, tailer teknologikoek pisu garrantzitsua izango dute ere. 9:15etan enpresa txikiei zuzenduriko tailer bat egingo da, ziber-erasoen eragina nola murriztu erakusteko. 12:00etan, Smartphone batekin sortzeko zenbait tresna emango dira, adibidez, mugikorrarekin eginbeharrak automatizatu, errealitate areagotuko promozioko materialaren sorrera edo bideo komertzialen sorrera.

Beste alde batetik, Star ekintzaile prototipatu teknologikoaren hackathon bat egingo da, ideia eta proiektua era azkar eta dinamikoan garatuko dituen ekintza batean. Ekintza honetan, non eskualdeko enpresek ere parte hartuko duten, Plaiaundi BHI, LHII Bidasoa, Irungo La Salle, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurumena eta Lurralde Oreka saila, Mondragon Unibertsitatea eta Tknika formazio profesionaleko zentroekin egindako kolaborazio bat da.

Bidasoako behatoki berriak presentzia nabarmena izango du ere. Irudi eta eduki berrituekin, webgune berri hau azken nobedade, enpresari, instituzio eta hiritarrei orokorrean zuzenduriko albiste eta informazio gaurkotua, etorkizuneko eszenatokien garapena ahalbidetuko diguten markagailuak luzatuz, politikak zuzendu eta Irun eta Hondarribiko beharretara egokitzen diren erabaki berriak hartzeko helburuarekin aurkeztu da.

17:20etan, ez da faltako Powered by Pechakucha faltako. 20 diapositibako formatu batean, non bakoitzak 20 segundotako iraupena izango duen, Irun eta Hondarribikoproiektu  berritzaile ezberdinak aurkeztuko dira. Jarraian, amaitzeko, magia show bat egingo da Aritz mago gaztearen eskutik.

Krea Bidasoa 2019 CONNECT INNOVATION BAI proiektuaren barnean txertaturiko ekintza bat da Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko lurralde kooperazioa bultzatzeko POCTEFA,  programaren bitartez finantzatzen dena.

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com