CONNECT Innovation bai! proiektua aurrera doa erritmo onean

 

Atzo, martxoak 4, Bidaso bizirik elkartearen egoitzan CONNECT Innovation bai! proiektuaren Pilotatzearen hirugarren Batzordea egin zen.
Proiektuan, Bidasoa biziriken gidaritzapean, Irune eta Hondarribiako udalek parte hartzen dute, Communauté d’Agglomération Pays Basque, Mondragon Unibertsitateko ENPRESAGINTZA, Euskadiko Teknologia Elektronikoen eta Informazio Industriaren Elkartea (GAIA) eta Teknologia Industrialen Goi-mailako Eskolaz (ESTIA) gain.
Proiektuaren helburua mugaz gaindiko eremua espezializazio berezituko estrategia eta berrikuntzekin konektatzea da eta, horretarako, lan lerro batzuk diseinatu dira berrikuntza agente (zentro teknologiko eta ezagutza zentroak) eta sektore ezberdinetako enpresa, ekintzaile eta berrikuntzan interesa duten kolektibo ezberdinetako pertsonekin.
Bileran proiektuan lanean ari den talde tekniko guztiak parte hartu zuen, Miguel Angel Paez, Bidasoa Bizirik elkarteko Presidentea, Juan Mari Altuna, elkarteko Lehendakariordea eta Jean-Pierre Laflaquière Communauté d’Agglomération Pays Basque-eko Nazioarteko Harremanetako ordezkariarekin batera.
Bertan, 2018 urtean zehar aurrera eramandako ekintzak errepasatu eta 2019ko abuztuan proiektuaren amaierara arte aurreikusi den la plangintza aurkeztu zen.
Gainera, sektore ezberdinetako enpresei zuzenduriko ekintzak azpimarratu ziren, hala nola, 4.0 industriako teknologi ezberdinen inguruko formazio tailerrak, eskualdeko industria manufakturatu eta 4.0 industriaren arteko tartearen analisia eta eskualdeko ekintza-plan baten eraketa, elikagaien industriaren balio katearen ikerketa eta sektore honen inguruko enpresentzako berrikuntza tailerrak. Sektore nautikoko produktu berriak probatzeko testuinguru errealean probak egin dira eta elkarretaratzeak antolatu dira gertutasun zerbitzu eta teknologia berriekin loturiko enpresak elkarteko.
Beste alde batetik, lurralde arteko ekintzen transferentzia bultzatzeko ekintzailetza estrategia baten aurrerapausoak aurkeztu dira. Era honetan, mugaz gaindiko ekosistema ekintzaile berritzaile eta sortzailea bultzatu nahi da, agenteen konpetentziak eta erabilitako mekanismo eta estrategiak bilduko dituen mapa eraketa eskaintzen du, aurretik existitzen den curriculumean ECTS kredituen errekonozimenduaren bitartez integratzen den formazio programa osatu batekin batera (espezializazio programa, hautazko ikasgaien garapena, programa dualak, …).
2019 urtean, berrikuntza proiektu eta sareen dinamizazio eta finkapenarekin jarraituko da, enpresa bisita eta elkartruke, biztanleriari zuzenduriko kanpaina eta berrikuntzari zuzenduriko hitzorduen antolaketaren bitartez, adibidez, martxoaren 21ean Ficoban egingo den Krea Bidasoa: Ekintzailetza, Berrikuntza eta Sorkuntzaren XXI. edizioan bezala.
Proiektuak 1.833.732,35€-tako aurrekontua du proiektuak 2016-2019 urtetarako eta %65 finantzaketa partekatua du Europako Eskualde Garapenerako Funtsarekin (EEGF), Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren bitartez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra arteko muga eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala indartzea da. Bere laguntza mugaz gaindiko ekintza ekonomiko, sozial eta ingurumen-ekintzen garapenean oinarritzen da, garapen jasangarria lortzeko estrategia bateratuen bitartez.


  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com