Bidasoa bizirikek datorren martxoaren 5erako informazio jardunaldia deitzen du ekintzailetza bultzatzeko laguntzen berri emateko


  • LANBIDEKO enpresa ideien garapenerako eta enpresa ekintza berriak martxan jartzeko diru-laguntza hauek zertan dantzan eta horiek jasotzeko zein baldintza bete behar diren azalduko da
  • Diru-laguntzak jaso ahal izateko martxoaren 5eko bileran parte hartzea ezinbestekoa izango da

 

Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik elkarteko Ekintzailetza eta Jarduera Berriaren sailaren bitartez, enpresa ideia eta enpresa proiektuak martxan jartzeko 26 laguntza ekonomiko bideratzen ari dira. Diru-laguntza hau LANBIDE – Euskal Enplegu Zerbitzuaren programa bat da.

Zehazki, 1.000 euro bideratuko dira enpresa ideia bat eratuko duten pertsonentzat. Gainera, zenbatekoa % 15ean handituko da ideia proposatzen duen pertsona emakumezkoa bada eta beste % 15 18 eta 30 urte arteko pertsona bada.

Bestetik, 1.500 euro erabiliko dira enpresa proiektu bat martxan jartzen duten pertsonak laguntzeko. Enpresa ideiarako laguntza ekonomikoarekin gertatzen den bezala, zenbatekoa % 15ean handituko da proiektuaren bultzatzailea emakumezkoa bada eta beste % 15ean 18 eta 30 urte arteko adina badu.

Laguntza ekonomiko hauek jaso ahal izateko ezinbestekoa izango da Bidasoa Bizirik elkartean aholkularitza prozesu bat abiatu izana, martxoaren 5ean abiatuko dena.

Diru-laguntza deialdi honek enpresa ideia baten sorrera, analisia eta egituraketa posible egiteko helburua du, proiektu lokalen testuinguruan prozesu honen tutoretza eta laguntzara bideraturik egongo dena.

Era berean, edozein jarduera adarreko negozio ideia definitu bat duten pertsonak laguntzea bilatzen da, enpresa jarduera abiatzea ahalbidetuko duten beharrezko laguntza eta aholkularitza ekintzen bitartez.

Iformazio-bilera

Diru-laguntzak jasotzeko interesa duten pertsona guztiek 2019 urteko martxoaren 5ean, asteartean, eguerdiko 12:00etan Bidasoa Bizirik elkartearen egoitzan (Ducoureau Jauregia, Hendaia kalea 8, Irun) egingo den bileran parte hartu beharko dute. Baldintza, eskakizun edo prozeduraren inguruko xehetasun gehiago ezagutzeko, www.ideiakbizirik.com webgunea kontsultatu , 943 50 96 00 telefonora deitu edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbidera posta elektroniko bat bidali.

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com