KreaTU, martxoaren 21ean Krea Bidasoa 2019 iritsiko da


Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa Bizirik elkartearen bitartez, martxoaren 21erako Ficobako Erakustazokan Krea Bidasoa 2019 antolatu dute.  Pertsona ekintzaile, enpresa eta beste organismo publiko zein pribatuei zuzendurik dagoen ekitaldiaren 11. edizioa izango da honakoa. Krea Bidasoa bertaratutakoak harremanetan jarri, negozio aukerak identifikatu, ezagutzak zabaldu, beste esperientziak, tendentzi eta arrakasta kasuak ezagutzea etab. ahalbidetzen duen elkarketa puntu ba da. 

Aurten irudia eta mugimendua Maker mugimenduarekin erlazionaturik daude. Hau da, garapen industrialerako ahalmenean era pertsonalean zentratutik dagoen mugimendua da, biztanleriaren esku baliabide arruntak eta biztanleria guztiarentzat eskuragarri egongo diren baliabideak eskaintzen dituena. Horregatik, aurtengo leloa “Hazlo tu mism@ - Egin zerorrek – Fais-le-toi-même” izango da, aurtengo irudia “KreaTU” izango da eta kartelen sorrera, stand eta bestelako elementuak, kartoi, itsasgarri, guraize eta egunerokotasunean eskura izan ditzakegun bestelako baliabideak izango dira.


Miguel Angel Paez Bidasoa bizirik elkarteko presidentearen iritziz, “pertsona kreatzaileak eta teknologia berrien zaleak direnak kontutan hartzea pena merezi du. Horrela, nola partekatzen duten ikusi eta maker komunitatearen ekarpenei esker nola hazten diren ikus daiteke. Aurtengo irudi eta leloaren bitartez aditzera eman nahi dugu baliabide gutxirekin ideia onak garatzea posible dela”.


Bere aldetik, Maria Serrano Bidasoa bizirik elkarteko kontseilariak, gaineratu du “pozik gaude pertsona eta enpresa ekintzaileen parte-hartzearekin. Profil ezberdinetarako interesgarria gerta daitekeen programa orekatu bat prestatu dugu”.

Ondo osaturiko programa

Ekintzak Ficobako Erakustazokan egingo dira eta 9:00etan hasiko dira. 9:30etan nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresei zuzenduriko tailer bat egingo da eta sektoreko produktu zein zerbitzuak berritzeko ideiak proposatuko zaizkie. Esperimentazioaz baliatuko dira, horretarako, Oskook-en diseinu eta garapen teknologikoaren esperientzian oinarrituko dira. Oskook BBC INNOVATION-en 3D elikagaiak inprimatzen dituen lehen inprimagailua da, Basque Culinary Centerrak Ikerketa zentroak garaturikoa.

Ordu berean, 9:30etan, eraldaketa digitalera egokitzeko erakundeen barneko inplikazio eta konpromisoaren inguruan hitz egingo da, zein jarrera bultzatu, antolakuntza baten barnean nola aurre egin eta ekipamenduak eraldaketa digitalera nola egokitu ikertzeko. Florent Amion “Fundación Hospital Optimista”-ko presidenteak emango du ikastaroa.

Beste areto batean, 9:30etan ere, Venan Llona adituak WhatsApp Business-en abantailak azalduko ditu. Dohaineko aplikazio bat da WhatsAppen enpresa moduan agerpena izatea ahalbidetzen duen aplikazioa da eta bezeroekin era  eraginkor eta sinpleago batean elkar eragitea ahalbidetzen du, automatizazioa, antolakuntza eta mezuei erantzun azkarra ematea ahalbidetzen duten erreminten bitartez.

Goizeko 11:00etan pertsona eta enpresa ekintzaileek elkar ezagutzeko ordua izango da, elkarren artean haien proiektuentzako onuragarriak izan daitezkeen sinergiak sortu ahal izateko, hori guztia, kafe bat eta giro lasai batez inguraturik. Ostean, 11:30etan, Aitziber Eizagirre (Tumaker), azken 3D inpresioko joeren gakoak eman, kosteen jaitsiera eta suposatzen duen aurrezkiaren inguruan mintzatuko da. 12:00etan, “Herederos de Rowan” gaur egun iragartzea zein erraza den erakutsiko du “Garai nahasietan iragartzea” hitzaldiaren bitartez.

Bestetik, 15:00etan, Ana Eguiazabal coach sortzailearen bitartez gatazkak konpontzea ahalbidetuko duten sentimenduen lanketa, kritiken onarpena eta bezeroarekiko arreta hobetzekoa baliabideak landuko dira.

Tailer teknologikoak

Aurten, Inplantalariak (SPRI) zerbitzuari esker, tailer teknologikoek pisu garrantzitsua izango dute ere. 9:15etan enpresa txikiei zuzenduriko tailer bat egingo da, ziber erasoen eragina nola murriztu erakusteko. 12:00etan, Smartphone batekin sortzeko zenbait tresna emango dira, adibidez, mugikorrarekin eginbeharrak automatizatu, errealitate areagotuko promozioko materialaren sorrera edo bideo komertzialen sorrera.

Aipagarriak diren ekintza gehiago

Goizean zehar “Compagnie des Vents et Marées“-i esker MAKER Objects MUSEOA bisitatu ahalko da,  maker iraultza digitaleko sekretu interesgarrienetako ezagutu ahalko dira bertan. Gainera, maker zirkuitu teknologiko bat egongo da honako enpresa hauez osaturik: 3D Berridi, “Volando con la Impresión 3D; Sonia Ruiperez, oihal berria mozteko produkturekin; Tumarker, pellet edo galautsa estruitzen duen produktuarekin; Arplastiz, banan-banan eginiko menu eta ardo kartekin; Sruf Logic, neopreno lehorgailu batekin; Accuro bu Alcad, paziente eta erizainen arteko komunikazio sistema berri batekin.

Zentzu horretan ere, maker txoko bat egongo da, bertaratutako pertsonek haien sorkuntzak sortu eta sare sozialetan partekatzeko aukera izan dezaten.

Beste alde batetik, Star ekintzaile prototipatu teknologikoaren hackathon bat egingo da, ideia eta proiektua era azkar eta dinamikoan garatuko dituen ekintza batean. Ekintza honetan, non eskualdeko enpresek ere parte hartuko duten, Plaiaundi BHI, LHII Bidasoa, Irungo La Salle, Gipuzkoako Foru Aldundiko Ekonomia Sustapena, Landa Ingurumena eta Lurralde Oreka saila, Mondagron Unibertsitatea eta Tknika formazio profesionaleko zentroekin egindako kolaborazio bat da.

Bidasoako behatoki berriak presentzia nabarmena izango du ere. Irudi eta eduki berrituekin, webgune berri hau azken nobedade, enpresari, instituzio eta hiritarrei orokorrean zuzenduriko albiste eta informazio gaurkotua, etorkizuneko eszenatokien garapena ahalbidetuko diguten markagailuak luzatuz, politikak zuzendu eta Irun eta Hondarribiko beharretara egokitzen diren erabaki berriak hartzeko helburuarekin aurkeztu da.

17:20etan, ez da faltako Powered by Pechakucha faltako. 20 diapositibako formatu batean, non bakoitzak 20 segundotako iraupena izango duen, Irun eta Hondarribikoproiektu  berritzaile ezberdinak aurkeztuko dira. Jarraian, amaitzeko, magia show bat egingo da Aritz mago gaztearen eskutik.

Krea Bidasoa 2019 CONNECT INNOVATION BAI proiektuaren barnean txertaturiko ekintza bat da Espainia, Frantzia eta Andorraren arteko lurralde kooperazioa bultzatzeko POCTEFA,  programaren bitartez finantzatzen dena.

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com