Langabezian aurkitzen diren pertsonen gaitasunak lantzeko ekintzak TREBE-LAN programaren bitartez


  • Martxoan abiatuko den formazio programa da eta ekainaren 28an amaituko da
  • Otsailaren 27an egingo den informazio-saio baten parte hartzeko aukera izango dute pertsona interesatuek

Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, TREBE-LAN formazioa programa martxan jarri dute, langabezi egoeran aurkitzen diren pertsonen enplegagarritasuna zein gizarte-inklusio eta lan-inklusioa bultzatzeko. Ekimena martxoko hilabetearen hasieran abiatuko da, formazio saioak astean zehar hiru egunetan egingo dira, goizetan, eta ekainaren 28an amaituko da.

Bertan, gaitasun bigunak edo “Soft Skills” deituriko gaitasunak landuko dira, hau da, pertsona arteko gaitasunak, gaitasun emozionalak, talde-lanerako gaitasunak, etab. bezalako oinarrizko konpetentziak landuko dira. Era berean, lan merkatuaren joera, salmenta prozesu eta ekimen ekintzaileen funtzionamendua ulertzeko erremintekin loturiko tailer ugari aurrera eramango dira. Hori guztia, kolaborazioaren bitarteko garapena bultzatzen duten dinamika eta metodologia berritzaileen bitartez garatuko da, ikasitakoa praktikan jartzeko ekintzailetza ekimen  edo inguru produktiboetan eta partaide bakoitzaren profilera egokitutako enpresetan gauzatuko diren praktiken bitartez bukatutzat emango da.

Trebakuntza indibidualera bideraturiko dagoen prozesu bat da, pertsonek haien gaitasunak garatu, enpresen beharrak antzematen ikasi eta taldean konponbidea ematen ikas dezaten. Horrela, ekimenean parte hartzen duten pertsonek lanpostura iristeko aukera izango dute enpresa praktika, auto-enplegua edo zerbitzuen sorreraren bitartez. 
Jardunaldian parte hartzeko interesa izan dezaketen pertsonek edo informazio zabalagoa eskuratu nahi dutenek Bidasoa bizirik elkartearekin harremanetan jar daitezke Ducoureau Jauregian (Hendaia kalea 8, Irun) kokaturiko bulegoetara hurbilduz, 943 50 96 25 telefono zenbakiaren bitartez edo Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu helbide elektronikora mezu bat bidaliz.

Informazio jardunaldia

Formazio programa honen inguruko informazio gehiago nahi izanez gero, hurrengo asteazkenean, otsailak 27, informazio jardunaldi bat antolatu da Bidasoa bizirikek Ducoureau Jauregian (Hendaia kalea, 8, Irun) dauzkan bulegoetan. Hitzordua 11:00etan hasiko da eta informazio jardunaldi ireki bat izango da, bertaratutakoek programa nola garatuko den eta zalantzak argitzeko aukera izango dute.

Gipuzkoako Foru Aldundiak diruz laguntzen duen programa bat da.

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com