Irun eta Hondarribiko nekazaritzako elikagaien sektorea indartzeko ekintza plana


  • Ekintza-planoa eratzeko, informazioa bildu eta eskualdeko nekarazitzako elikagaien enpresekin lan egiten ari dira
  • Honela, hobekuntzak txertatzeko aukerak topatzea eta berrikuntza proiektuak martxan jartzea bilatzen da
  • Gainera, Irun eta Hondarribiko 15 nekazaritzako elikagaien enpresen diagnostiko pertsonalizatua egiten ari da

Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, eskualdeko enpresen lehiakortasun hobetu eta haien garapen gaitasuna indartzeko lanean jarraitzen dute. Zehazki, gure ekosisteman ekonomiko eta enpresa ekosisteman nekazaritzako elikagaien sektoreak duen garrantzia kontutan hartuta eta hobekuntza eta berrikuntza jarraitu bat garatzeko helburuarekin, Irun eta Hondarribiko enpresekin lan egiten ari da. Lan honen bitartez, balore katea osatzen duten sektoreen errealitatea analizatu  ikertu nahi da, hobekuntza aukerak eta berrikuntza proiektuak garatzeko. Era honetan, Bidasoa biziriketik sektorearentzako ekintza plan bat eta sektoreko 15 enpresentzako plangintza pertsonalizatu bat garatu nahi da.

Balore katearen analisia, Bidasoa biziriken aldetik, 2018 urtean hasi zen eta gaurkotasunean oraindik horretan lanean jarraitzen da. Zorroztasun eta zehaztasun handia eskatzen dituen lan bat, datu estatistikoen bilketaz gain, enpresetatik lehen mailako informazioa biltzen ari da.

Hauek dira garatzen ari diren ekintza nagusiak: informazio sozio-ekonomikoaren bilketa sektoreko enpresen artean, eskualdearen egoeraren alderaketa beste lurraldeekin eta balore kateko maila bakoitzean parte hartzen duen sektoreko enpresa bakoitzaren identifikazioa. Gaur arte, 32 enpresek internet bidez egin den galdeketa batean parte hartu dute, elkarrizketak era sakonean egin dira eta 15 enpresei diagnostikoak egin zaizkie era indibidualean. Hauek izan dira aztertutako atalak: lehengaiak, ekoizpena eta produktua, komertzializazioa eta banaketa, komunikazioa eta salmenta eta enpresa antolaketa.

Guzti honekin, bildutako informazioari esker, talde erronka batzuk ezarri dira: enpresen arteko kolaborazio eredu berriak definitu, Frantziara esportazio kopurua handitu, desberdintzapena lortzea eta bertako eta kalitatekoa den “Basque” produktuari merezi duen balioa eman, komunikazioa eta internet bidezko salmenta hobetu, gizarte joera berrietara egokitu, produktuaren trazabilitatea indarrean jarri eta lehiakortasunerako adimena erabiltzea.

Bidasoako presidentea den Miguel Angel Paezen arabera, “azken urteetan nekazaritzako elikagaien sektorean haziak erein ditugu eta orain fruituak jasotzen hasi gara. Honela, Irun eta Hondarribiko nekazaritzako elikagaien sektoreko enpresak berrikuntza etengabeko dinamika batean sartzea bilatzen dugu”.

Bestetik, Bidasoa bizirik elkarteko presidenteordeak, Juan Mari Altunak, gaineratu du, “gure ekosistemaren barnean nekazaritzako elikagaien sektorea gakoa da. Bide egokia jarraitzen ari garen arren, oraindik bide luzea dugu aurretik”.

Talde erronkak lantzeko tailerrak

2019 lan saio batzuk antolatu dira gai hauetan adituak diren profesionalekin, eskualdeko enpresekin enpresa propioen errealitateari egokitutako proiektu zehatzak identifikatzeko ekintza proposamen ezberdinak egin dira.

Orain arte 13 enpresek parte hartu duten 2 tailer egin dira. Lehenengoan, urtarrilaren 24ekoan, BASQUE produktuaren salerosketarako argudioak eman ziren; bigarrenean, otsailaren 7an egin zenean, ekoizpen prozesuaren antolaketa eta gestioa, produktu egiaztapenak, makineria etab. inguruan hitz egin zen.

Otsailaren 21ean, 9:00etatik 11:00etara, salmentako prozesuen digitalizatzearen inguruan hitz egingo da eta internet bidezko salmenta eta marketin digitalaren kasu praktikoak erakutsiko dira. Martxoaren 7an, 9:00etatik 11:00etara Frantziako merkatuaren ahalmena eta sinergien bilaketaz, kolaborazio ekintza eta Bidasoako beste aldeko enpresekin negozioa egiteko topa daitezkeen aukeren inguruko tailerra egingo da. Azkenik, martxoaren 21ean Ficoban beste tailer bat egingo da 9:30etatik 13:00etara eta 4.0 izaera izango duen gourmet produktu baten sorreraren inguruan hitz egingo da.

Nekazaritzako elikagaien sektoreko berrikuntza enpresetara bisita gidatuak antolatzeko asmoa dago.

Ekintza plana

Tailerretan eta datozen hilabeteetan egingo diren bisitetan jasoko den informazioarekin, enpresa bakoitzarentzako ekintza planaren zirriborro bat egingo da eta, ostean, haietako bakoitzarekin lorturiko ondorioak egiaztatuko dira. Bestetik, Bidasoa bizirikek balore katearen inguruko ekintza plan orokorra udaran osatuko duela aurreikusten da.

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com