Harrera bikaina izan dute IRUN FACTORY-ko MAKERSpace-ko ate irekiek


  • Tailerrak azaroan hasi eta joan den astelehenean amaitu ziren
  • Profil ezberdinetako 100 pertsonek parte hartu dute egitasmoan

Joan den asteleheneko , otsailaren 4ko, jardunaldiarekin 3D-ekin loturiko teknologia berritzaileetan interesa duten pertsonen arrera erakartzeko helburua zuen MAKERSpace programako ate irekietako jardunaldietako lehen ziklokoa amaitutzat eman da. Egitasmoa Irun Factoryn aurrera eraman da, 2018 urteko azaroan abiatu eta astelehenetan 15:30etatik 19:30etara egin diren 12 jardunaldien bitartez. Irun eta Hondarribiko Udalek antolaturiko jarduera da, Bidasoa biziriken bitartez. 

Ehun pertsona baino gehiagok sorkuntza era berriak esploratu, probatu eta ezagutzeko aukera eman duten ekintzekiko interesa erakutsi eta horietan parte hartzeko interesa erakutsi dute. Profil anitzetako jendea hurbildu da: bere sorkuntzak erreproduzitzeko asmoz lehen aldiz 3D mundura hurbiltzen ziren pertsona kuriosoetatik hasita, 3D teknologia berriak haien diseinuak eta prototipoak sortzeko aprobetxatzen dituzten pertsona ekintzaileetara.

Gauzak horrela, bertaratutakoek era ezberdinetako beharrak izan dituzte. Alde batetik, 3D inpresioak erabiltzaile modura eskaintzen dituen aukerak erakutsi dira, adibidez, zenbait parte-hartzailek zenbait objektu 3D dimentsioetan inprimatu zituzten apaingarri bezala erabiltzeko, beste pertsona bat senide baten sukaldearen konponketarako pieza bat erreproduzitzeko helburuarekin hurbildu zen eta beste zenbait pertsonek (haurrak eta adineko pertsonak ere bai) haien argazki gogokoena 3D-etan inprimatu dute.

Bestetik, pertsona ekintzaileak hainbat aldiz hurbildu dira haien proiektuen prototipoak inprimatu eta haien enpresen garapen fasean hobekuntzak gehitzeko. Azkenik, beste gauza batzuen artean, prototipatu, 3D inpresioa, elektronika digital eta analogikoaren  zaleen presentzia nabarmentzekoa da.

Ikasteko ekipamendua eta eginez ikasteko

Irun Factoryko maker guneak jakintza-alor anitzeko kolaborazioko elkarlana bultzatzeko ekipamendu guztia du. Inpresio diseinurako prototipatu teknologikorako ekipamendua nabarmentzen da: 3D eskanerra, 3D inpresioa, pantaila digital adimendunak eta prototipaturako tresneriak.

Laguntza teknikoa eta formazio pertsonalizatua

Jardunaldi hauetan laguntza tekniko pertsonalizatua eskaini da eta, gainera, teknologia hauen erabileran interesatutako pertsonei zuzenduriko tailer praktikoekin osatu da. Zehazki, 3D eskaner tailerra, 3D inpresio tailerra, 3D inprimaketarako bi tailer eta arduino ikastaro bat (kode irekiko sorkuntza elektronikorako aplikazio bat) antolatu dira. Azken ikastaro hau era autogestionatuan martxan jarri zen, egitasmo honi esker ezagutu eta elkarren artean kolaboratzeko aukera izan duten parte-hartzeko aukera izan duten parte hartzaileen ekimenari esker.

Hemendik aurrera …

Pertsona parte hartzaile guztiek maker espazio honetaz gozatu eta bestelako gaitasun ekintzaile eta teknologikoak garatzeko ideia berdina duten beste pertsona eta enpresa ezagutzeko aukera izan dute. Horrela, lehen kolaborazio batzuk sortu dira eta, hortik, esperimentazio teknologiko eta prototipatua dela medio, etorkizunean kolaborazio berriak sortzea espero da.

Bidasoa bizirik elkartetik Irun Factoryn egindako maker elkarretaratzeetan sorturiko komunitate txiki hau, etorkizunean garatuko diren ekintza programatu eta ez programatuen abiapuntua izatea espero da, honela, erabiltzaileek haien proiektuak garatu nahi dituztenean instalakuntzak erabiltzeko aukera izan dezaten.

Maker mundura hurbiltzeko interesa duten pertsonak Bidasoa bizirik elkartearekin harremanetan jar daitezke Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu posta elektronikoaren bitartez.

MAKERS programa  CONNECT INNOVATION BAI! (EFA 077/15) barnean sarturik dagoen proiektua da. Europako Eskualde Garapenerako Funtseko Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra (PROCTEFA 2014-202) programarekin batera %65ean finantzatua dago.

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com