Ekoizpen prozesuei buruzko tailerra otsailaren 7an



  • Bidasoa bizirikek nekazaritzako elikagaien ekoizpenarekin loturiko tailerrak antolatu ditu
  • Izen-emateak www.bidasoa-activa.com webgunean egin daitezke

Irun eta Hondarribiko nekazaritzako elikagaien enpresei  zuzenduriko ekoizpen prozesuei buruzko tailerrean parte hartu ahal izateko tokia dago oraindik. Saioa otsailaren 7an egingo da, 9:00etatik 11:00etara Bidasoa bizirikek Ducoureau Jauregian dauzkan instalakuntzetan. Bertan, ekoizpen prozesuaren antolakuntza eta gestioaz hitz egingo da, produktu ziurtagiri, makineria, eta bestelako kontuez hitz egingo da.

Nekazaritzako elikagaien enpresek eta sektorearekin lotura duten beste entitateek www.bidasoa-activa.com webgunearen bitartez izena eman dezakete.

Etengabeko lana

Irun eta Hondarribiko Udalak, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, eskualdeko nekazaritzako elikagaien enpresentzako antolatu diren bost tailerretako bat da. Ekonomia eta enpresa ekosisteman sektore honetako enpresek duten garrantzia kontutan hartuz antolatu dira tailer hauek, hobekuntza eta berrikuntza jarraitu bat gauzatzeko helburuarekin. Zehazki, gaurkotasunezko gaiak landuko dira, negozioa handitu eta hobetzeko aukerak eskaini eta egunerokotasunean lan egiteko eran berrikuntza bultzatzeko.

Gaur arte, tailer bakarra egin da, urtarrilaren 24koa. Bertan, Basque produktua saltzeko argudioak ematearen inguruan hitz egin zen.

Hurrengo tailerrak

Otsailaren 21ean, 9:00etatik 11:00etara, salmenta prozesuen digitalizatzearen inguruko tailerra egingo da, online bidezko salmenta eta marketin digitalaren inguruko kasu praktikoak ipintzearekin batera. Martxoaren 7an, 9:00etatik 11:00etara merkatu frantsesaren potentzialaz eta sinergia, kolaborazio ekintzak egingo dira, Bidasoaz bestaldeko enpresekin sor daitezkeen negozio aukerez hitz egiteko antolaturiko tailerraz gain.

Azkenik, martxoaren 21ean 9:30etatik 13:00etara Ficoban beste tailer bat egingo da eta 4.0 izaera izango duen gourmet produktu baten sorreraren inguruan hitz egingo da.

Ekimen hau PROCTEFA (Espainia-Frantzia-Andorra lurraldeen arteko lankidetza programa) programa europarraren bitartez finantzaturik dago, CONNECT INNOVATION BAI! proiektuaren bitartez, ikasketa berritzaile eta sortzailea garatzeko helburua duena, lurraldeko enpresek espezializazio adimentsuko estrategiekin konektatu eta laugarren iraultzaren trenera igo daitezen.

Nekazal produktuaren sektorearekin egindako lana

Tailer hauek Bidasoa bizirik elkarteak urte batzuetatik hona martxan daukan jardunbidearen barnean kokaturik daude. Jardunbide horren barruan, Gure Gourmet proiektua, bertako produktuen balioa goraipatzeko, Agro Desing Pack proiektua, produktuen ontziraketaren diseinuan zentraturik, … eta bestelako proiektuak eraman dira aurrera.

Une honetan balio-katearen analisi batean lan egiten ari da eta sektoreko 15 enpresentzat ekintza plan indibidualak prestatzen ari dira. Ekintza guzti hauen helburua berrikuntza eta enpresen arteko lehiakortasuna hobetzea da, antolaturiko tailer hauek helburua lortzeko erreminta bat gehiago diren bitartean.

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com