Hondarribia eta Irunek FITUR azokari ateak irekiko dizkiote

 


Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, 39.FITUR azokan (Nazioarteko Turismo Azokan) parte hartuko dute, urtarrilaren 23tik 27ra Madrilen ospatuko dena. 9. pabilioian Euskadiren stand-ean egongo dira, Euskal Kostaldeko erakustokiko kolaboratzaile gisa. Stand-aren inaugurazioa urtarrilaren 23an, asteazkenean, 12:30etan izango da. 

FITUR aukera bikaina da, turismoaren sektoreko profesionalei zein bisitari potentzialei, Bidasoako eskualdearen eta bere inguruneko zerbitzuen informazioa eta balio historiko, natural eta ondare balioaren inguruko informazioa eskaintzeko.

Interesa erakusten duten azokako bisitariei Hondarribia eta Irungo eskaintza turistikoari buruzko informazioa emango zaie, ohiko informazio liburuxkak emateaz gain, Dies Oiassonisaren inguruko liburuxkak, ostatu-hartzeko aukeren inguruko informazioa, etab.

Gainera, turismoarekin erlazionaturiko hainbeste pertsonen presentzia aprobetxatuz, beste hiriekin batera antolaturiko proiektuen inguruko bilerak eta aurkezpenak egiteko aprobetxatuko da. Zehazki, urtarrilaren 24ean, ostegunean, 11:00 Hiri Erromatarren Sareko kide diren hirien arteko bilera bat egin da eta Irungo hiriak bertan parte hartu du. Goiz horretan bertan, 13:30etan Sarearen aurkezpen bat egingo da Euskadiren stand-ean.

14:00etan Turismoa Euskadiko teknikoekin bilera bat egingo da eta 2019 urterako ekintza ezberdinak antolatuko dira. Beranduago, 15:00etan egingo den Erdi Aroko Sarearen asanbladan Hondarribiak parte hartuko du eta 17:00etan Madrilgo stand-ean aurkezpena egingo da.

Azkenik, 18:00etan izango den Euskal Kostaldeko Museo Sarearen aurkezpenean parte hartuko dute Oiasso Museoak eta Arma Plazak parte hartuko dute.

Azken finean, Irun zein Hondarribiak, turismoaren sektoreko profesionalei eta bezero posibleei informazioa eskaini, bilera eta aurkezpen ugaritan parte hartu eta lehen eskutik turismoaren sektorera, turismo bulegoetan edo turismo naturalean aplika daitezkeen teknologien joerak ezagutzeko aukera dute.

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com