Irun eta Hondarribiko nekazaritzako elikagaien enpresak hazten jarraitzeko aukera


 

  • Bidasoa bizirikek nekazaritzako enpresei zuzenduriko tailerrak antolatu ditut
  • Izen-emateak www.bidasoa-activa.com webgunean egin daitezke

 

Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, eskualdeko enpresen lehiakortasuna hobetu eta horien garapen ahalmena handitzeko lanean jarraitzen dute. Zehazki, gure ekosistema ekonomiko-enpresarialean nekazaritzako elikagaien sektoreak duen garrantzia ikusita eta hobekuntza eta berrikuntza etengabe bat egiteko helburuarekin. Sektore honetako Irun eta Hondarribiko enpresekin lan egiten ari da, datozen hilabeteetarako lan-programa bat sortzeko.

Guztira 5 tailer antolatu dira, Bidasoa bizirikek Ducoureau Jauregian (Hendaia kalea, 8, Irun) dauzkan instalakuntzetan egingo direnak. Gaurkotasun gaiei buruzko ekintza ezberdinak egingo dira hazkunde eta hobekuntzarako aukerak eskaini eta, era horretan, eguneroko funtzionamenduan berrikuntzak gehitzea bultzatzeko.

Hiru tailer salmentara bideraturik egongo dira. Lehen tailerra urtarrilaren 24ean izango da  17:00etatik 19:00etara eta, bertan, BASQUE produktuaren salmentarako argumentuak emango dira, produktu hau balioan jartzeko kasu arrakastatsuen inguruan hitz egiteaz gain. Otsailaren 21ean, 9:00etatik 11:00etara, salmenta prozesuen digitalizatzearen inguruko tailerra egingo da, online bidezko salmenta eta marketin digitalaren inguruko kasu praktikoak ipintzearekin batera. Martxoaren 7an, 9:00etatik 11:00etara merkatu frantsesaren potentzialaz eta sinergia, kolaborazio ekintzak egingo dira, Bidasoaz bestaldeko enpresekin sor daitezkeen negozio aukerez hitz egiteko antolaturiko tailerraz gain.

Beste alde batetik, produkzio prozesuan zentratuko diren tailerrak egingo dira. Otsailaren 7an 9:00etatik 11:00etara organizazioa eta produkzio prozesuaren gestioaz, produktuen egiaztapenaz, makinariaz, etab. hitz egingo da.

Azkenik, martxoaren 21ean 9:30etatik 13:00etara Ficoban beste tailer bat egingo da eta 4.0 izaera izango duen gourmet produktu baten sorreraren inguruan hitz egingo da.

Nekazaritzako elikagaien enpresak eta tailerretan parte hartzeko interesa duten sektorearekin loturiko beste entitate batzuek tailer horietan izena eman dezakete www.bidasoa-actica.com webgunearen bitartez.

Ekimen hau PROCTEFA (Espainia-Frantzia-Andorra lurraldeen arteko lankidetza programa) programa europarraren bitartez finantzaturik dago, CONNECT INNOVATION BAI! proiektuaren bitartez, ikasketa berritzaile eta sortzailea garatzeko helburua duena, lurraldeko enpresek espezializazio adimentsuko estrategiekin konektatu eta laugarren iraultzaren trenera igo daitezen.

 

Nekazal produktuaren sektorearekin egindako lana

 

Tailer hauek Bidasoa bizirik elkarteak urte batzuetatik hona martxan daukan jardunbidearen barnean kokaturik daude. Jardunbide horren barruan, Gure Gourmet proiektua, bertako produktuen balioa goraipatzeko, Agro Desing Pack proiektua, produktuen ontziraketaren diseinuan zentraturik, … eta bestelako proiektuak eraman dira aurrera.

Une honetan balio-katearen analisi batean lan egiten ari da eta sektoreko 15 enpresentzat ekintza plan indibidualak prestatzen ari dira. Ekintza guzti hauen helburua berrikuntza eta enpresen arteko lehiakortasuna hobetzea da, antolaturiko tailer hauek helburua lortzeko erreminta bat gehiago diren bitartean.

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com