Irun eta Hondarribiko sektore turistiko eta komertziala hobetzeko estrategia

 

Bidasoa bizirik eta Basquetourrek Irun eta Hondarribiko sektore turistiko eta komertzialarekin loturiko kolaborazio akordioa sinatu dute

Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, urte baterako kolaborazio akordioa sinatu dute Basquetour Turismoaren Euskal Agentziarekin. Hitzarmen honi esker, sektore komertziala, turistikoa eta zerbitzuen sektoreak dinamizatzeko ekintzak diseinatu eta burutzeko indarrak batu dira.

Harkaitz Millanek, Basquetourreko zuzendari orokorrak, eta Miguel Angel Paezek, Bidasoa bizirik elkarteko presidenteak, urtarrilaren 18an hitzarmena sinatu dute Bidasoa bizirik elkarteak Ducoureaun dauzkan instalakuntzetan.

Kolaborazio honen bitartez Bidaso bizirikek Bidasoako eskualdean sektore turistikoa, komertziala eta zerbitzuen sektoreak dinamizatzeko plana martxan jarri eta Basquetourrekin batera adostuko diren ekintzak garatzeko konpromisoa hartzen du. Gainera, hiriaren iragan historikoa kontutan hartuz, Irun hiri erromatar bezala posizionatzeko beharrezkoak diren estrategien garapenaz arduratuko da Bidasoa bizirik.

Bestetik, Basquetourrek, beste gauza batzuen artean, kalitatezko eta teknologia berrien ekintzen sentsibilizazioa eta difusioa erraztu, udal- eta eskualde-mailan hirugarren sektorearen garapena gauzatzeko estrategiak bultzatu eta, hiriaren iragan erromatarrekin loturik, Irunen  posizionamenduarekin loturiko estrategiak garatuko ditu, ondarea, kultura eta ingurunearekiko jasangarria den ekonomia duen eta izaera berezia duen helmuga turistikoan bihurtzeko.

Akordio hau eratzerako orduan Bidasoako eskualdea osatzen duten Irun eta Hondarribiko udalerrien errealitatea kontutan hartu da, planteamendu orokor bat egin eta eskualdeak eskaintzen dituen aukerak kontutan izateko.

Bidasoa bizirik eta Basquetourrek Bidasoako sektore turistiko eta komertzialaren dinamizazioa lortzeko kolaborazioaren beharraz ohartu dira, eskualdeak Euskadin lurralde-eremu estrategiko moduan duen izaera kontutan hartuz.

Martxan dauden proiektuak

Gaur egun arte Bidasoa bizirik eta Basquetourrek Euskadi Gastronomika, Surfing Euskadi, MICE Euskadi, Euskal kostaldea, praktika egokiak sektorean, etab. bezalako proiektuetan elkarlanean aritu dira.

Gainera, sustapen-kanpaina eta turismo azoka ezberdinetan batera parte hartzen dute. Hain zuzen ere, laster Bidaso bizirik FITURen egongo da Basquetourren eskutik.

Beste alde batetik, Bidasoa bizirik Irun helmuga turistiko moduan bultzatzeko dauzkan potentzialtasunekin lanean ari da jada. Zehazki, bere berezitasuna dela eta, bere iragan erromatarra nabarmentzen da eta bere nortasun erromatarra indartu, ondare erromatarraren balioa errekonozitu eta, maila honetan, hiriaren potentzial turistiko eta kulturala garatzeko lan egiten ari da. Era berean, Atlantikoko hiri erromatarren sarearen eredua aprobetxatu nahi da sare turistikoa osatu eta, arrakasta eskuratzeko erreminta egiaztatu honen bitartez, identitate erromatarrarekin loturiko esperientzia eta ideien trukaketa ahalbidetzeko.

Bidasoa bizirik Basquetourrekin lanean hasi zen 2006 urtean sortu zenetik eta, ordutik, kolaborazioa etengabekoa izan da.

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com