2018ko eguberrietako Tech tailerrak

Informazio gehiago: Helbide elektroniko honek spam bot-en kontrako babesa du. Ikusteko Javascript-a aktibatu behar duzu - Tel: 943 50 96 00

bannertalleres tech2018

Aurten ere, Eguberriekin batera, haur eta gazteentzako tailerrak egingo dira Irun Factoryn. Irungo Udalak, Bidasoa Bizirikekin batera, abendu eta urtarrilerako haur eta gazteentzako formazio programa bat antolatu du, Ekonomia eta Enplegua garatzeko Irun Ekintzan Hitzarmenak Bidasoa Bizirikekin elkarlanean sustatzen dituen ekintzen barnean kokatzen direnak.

Aurten ere robotak, plaka elektronikoak, 3D inprimaketa eta abarrekin disfrutatu ahal izango dugu modu dibertigarri, original eta oso praktikoan.

Hauek dira zuretzako prestatu ditugun tailerrak:

Izena emateak

Gure helburua ahalik eta parte-hartzaile gehienak hartu eta bidezkoena egitea da. Horretarako, ondorengo prozedura ezarri dugu:

  •  Tailerreko plazak izen ematearen ordenaren arabera beteko dira.
  • Tailer batean baino gehiagotan izen-ematea onartuko da plaza hutsak egotearen baldintzapean.
  • Lehentasuna adierazten ez bada, izen-ematearen ordenaren arabera ezarriko da.
  • Hiru eguneko tailerrean izena ematen ez dutenek lehentasuna izango dute egun bateko tailerretarako.

Tailerrak [ 8 - 11 urte]

Olentzeroren opari fabrika

Olentzero eguna pasa da eta hainbeste opari egin eta gero, oparien fabrika berritu beharra du. Arratsalde bakar batean jostailuak sailkatu eta paketeak egiteko fabrikari forma emango diogu kolore eta tamainaren arabera.

  • Data: abenduaren 26an (4 ordu)
  • Ordutegia: 15:30 - 19:30
  • Adina: 8 - 11 urte bitartekoak

Erronka robotikoa 1 vs 1

Bi talde aurrez aurre (urdina eta gorria), bakoitza bere robotarekin. 4,5 minutu irauten duen proba bukatzean ahalik eta puntu gehien batzen saiatu behar dute.

Puntuak hiru era desberdinetan batu eta kentzen dira: zure taldearen koloreko ontziak zure taldearen marrara eramanez, zure koloreko banderak erabat eraitsiz eta ontziak talde aurkariaren depositura eramanez.

  • Data: abenduaren 27an (4 ordu)
  • Ordutegia: 15:30 - 19:30
  • Adina: 8 - 11 urte bitartekoak

Kolore Kolore erronka robotikoa

Proba honetan 4 robotek parte hartuko dute, talde bakoitzeko 2

Koloreak sortuko ditugu. Gero eta kolore gehiago sortu eta hobe. Kolore sinpleak eta konbinatuak sortu litezke. Baina ez da ematen duen bezain erraza izango, izan ere talde aurkariak nahasketa hori zikindu dezake.
 
Taldean lan egin beharko duzue zuen kolore-paleta sortzeko eta beste taldeak zikindu ez dezan ahalegintzeko. Kolore horiek sortzeko jolas eremuan banatutako pigmentuak erabili beharko ditugu eta ontzitxoetan sartzen joan (talde bakoitzeko 6).  Kolorea finkatu ahal izango duzu eta ontzitxo bat blokeatu ere bai, egonkortzaileak erabiliz.
 
Sor ditzakegun koloreak primarioak/sinpleak (gorria, urdina eta horia) eta bigarren mailakoak/konbinatuak (berdea, laranja eta morea/bioleta) dira.

  • Data: abenduaren 28an (4 ordu)
  • Ordutegia: 15:30 - 19:30
  • Adina: 8 - 11 urte bitartekoak

Christmas robochef

Jatetxe berri bat zabaltzea erabaki dugu eta justu Errege astean lehiaketa bat dago ikusteko zein den herrialdeko jatetxerik onena eta lehiaketa horrek fama handia eta mundu mailako ospea emango lioke gure jatetxeari.

Baina arazo larri bat daukagu: gure langile guztiak gaixorik daude: sukaldariak, zerbitzariak, … eta ezin dute aste honetan etorri.

Guk ez dakigu zerbitzatzen (oso baldarrak gara) eta askoz gutxiago janaria prestatzen (ez dakigu ezta arrautza frijitu bat egiten ere).

Gure irteera bakarra sukalde teknologiko bat sortzea da, sukaldatzeko, zerbitzatzeko eta bestelako lanak egiteko programatutako robotekin.

Gainera, mahaiko tresna guztiak 3D formatuak diseinatu eta inprimatu beharko ditugu; eta dena borobiltzeko, iragarki bat filmatzera etorriko zaizkigu.

  • Data: urtarrilaren 2tik 4ra (12 ordu).
  • Ordutegia: 9:00 - 13:00
  • Adina: 8 - 11 urte bitartekoak

Tailerrak [ 12 - 17 urte]

Pertsonalizatu zure Eguberriak

Parte hartzaileek "spherobot" bat diseinatu eta egingo dute.

Dispositibo hori 3D inprimagailu baten antzekoa da baina gainazal biribil batean erreproduzitzeko arrez kargatutako diseinu bat dauka.

Gure kasuan eguberrietako bolak pertsonalizatzeko erabiliko dugu.

Egin beharko duten lehenengo gauza robotaren kanpoko egitura diseinatzea izango da; gero muntaketara pasa beharko dituzte pieza mekaniko desberdinak eta osagai elektronikoak eta, azkenik, makinaren softwarea konfiguratu beharko dute. Eta hori guztia, zure Eguberrietako bolak apaindu baino lehen.

  • Data: abenduaren 26tik 28ra (12 ordu).
  • Ordutegia: 9:00 - 13:00
  • Adina: 12 - 17 urte bitartekoak

Non?

Lekua: Jose Antonio Loidi Bizkarrondo kalea, 8 behea
20.304 Irun

Informazio gehiago

Eskualde Garapeneko Europako Funtsak (FEDER) %65ean kofinantzatu du proiektua Interreg V-A Espainia-Frantzia-Andorra programaren bidez (POCTEFA 2014-2020).

Argibide gehiagohttp://www.rutas-singulares.eu/

 

logos tech 2017

 

  • Copyright © 2019 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com