Irun eta Hondarribiko datuak kontsultatzea errazagoa izango da Urbanoz Behatokiaren webgune berriaren bitartez

     

  • Hemendik aurrera Irun eta Hondarribiko datu sozio-ekonomikoak errazago eta bisualki kontsultatu ahalko dira.
  • Bidasoa biziriken webgunearen bitartez sartu ahalko da: observatorio.bidasoa-activa.com


Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, ERABAT bezala ezaguna den Bidasoaldeko Hiri Behatokiaren webgunearen irudia eta edukiak hobetu dituzte. Era honetan, webgunea egungo gizartearen informazio eta ezagutza beharretara egokitzea bilatzen da.  

Bidasoaldeko Hiri Behatokia 2007 urtean sortu zen ezagutzaren kudeaketarako erreminta izateko asmoz, Bidasoaldeko informazio sozio-ekonomikoari balioa emanez.

Orain arte informazio hau erabat.com webgunean topatu zitekeen, baina, hemendik aurrera, Behatoki berrirako sarbidea Bidasoa biziriken webgunetik egingo da zuzenean.

Bidasoaldeko Hiri Behatoki berriak, demografia, gizarte, enplegu eta langabezia, ekonomia, berrikuntza, etab. bezalako datuak  jaso eta ordenatzeaz gain, Irun eta Hondarribiko egoera sozio-ekonomikoaren analisia eta diagnostikoa eskainiko du hemendik aurrera.

Enpresa-sare, instituzio eta hiritargoari orokorrean zuzendurik dago eta Irun eta Hondarribiko informazio gaurkotua eskaintzen da.

Nobedade nagusiak

Behatokiaren webgunearen egitura atal ezberdinetan zatitu da eta bisualki errazago ikusten den informazioa gehitu da, grafiko dinamikoekin, erabiltzaileentzat datuak kontsultatzea erraza, sinplea eta erakargarriagoa izan dadin. Horrela, datu zerrenda luzea kontsultatu behar izatea ekidingo da.

ADIERAZLE NAGUSIAK izeneko atalean alderdi makroekonomikoarekin loturiko aurkitu ahalko dira udalerrika.

Adibidez, Irun zein Hondarribiko, edo eskualde osoko, biztanle kopurua, langabezia tasa, BPGa per capita, jarduera-tasa, Industria eta zerbitzuen ekonomia-jarduera, populazioaren dentsitatea, Gipuzkoako puntako teknologia daukaten establezimenduen portzentajea.

Honela, udalerrien erradiografia bat lortzen dugu iturri ofizialetatik lortutako informazioa gaurkotuarekin osatuz doazen datuen bitartez, momentu batetik bestera egokitzen joango direnak. Datu mota eta datuak eskaintzen dituen instituzioaren arabera gaurkotze-maiztasuna aldatuko da. Adibidez, langabezia datuak hilabete batetik bestera gaurkotzen dira eta biztanleria aktiboaren datua urtero gaurkotzen da (urtarrilean).

Nabarmendu beharreko berrikuntzen artean, zainketa sozio-ekonomikorako aurreko leihoa aipatu nahiko genuke, “Zer gertatzen ari da ingurunean” deiturikoa, etorkizunari begira erabaki berriak hartu eta eskualdeko errealitatera egokituko diren politikak berriro orientatzea ahalbidetuko du.

“Ba ahal zenekien …” Bidasoa bizirikek ekoiztutako informazioa biltzen du, hau da: informeak, urteroko memoria bezalako informazio produktuak, beste batzuen artean.

ALOR TEMATIKOAK atalean informe sektorial espezifikoak kontsultatu ahalko dira, sektorial erreferentziazko dokumentazio fondoa kontsultatzeko aukeraz gain.

GEODATA atalean, kartografia bateratua aurkezten da era dinamikoan, lurraldeko enpresek eskuragarri dauzkaten datuetan artean bilatzeko.

Azkenik, buletin informatibo sektorialak (newsletter) maiztasunez editatuko dira eta harpidetza bidez jaso ahalko dira Behatokian gauzatzen diren ekintza guztien inguruko informazioa egunean jaso ahal izateko.

  • Copyright © 2018 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com