Irun eta Hondarribiko hotelen okupazioak gora egin du Behobia-Donostia dela eta

     

Datu zehatzak jaso aurretik, asteburu honetan Bidasoako eskualdeko hotelen okupazioa %100koa izango dela aurreikusten da. Fortuna elkarteak antolatutako Behobia-Donostia herri lasterketaren ospakizunarekin loturik daude hotelen okupazio datu altuak. Era beran, korrikalari eta horien lagunei zuzenduriko ekintza asko egingo dira Irun eta Ficoban.

Gauzak horrela, Irun eta Hondarribiko hotelen sektoreak egiten duen balorazioa positiboa da, erreserbak, orokorrean, %100koak izan direlako eta logelako bataz besteko prezioa ohikoa baino altuagoa izan delako.

Bi hirietako ostalaritza sektoreko establezimenduak ekitaldi honen beste onuradun batzuk izatea espero da. Kontutan izateko da Behobia-Donostia lasterketan 30.000 pertsonek parte hartzen dutela, horietako asko kanpotik etortzen direla eta senide eta lagunen konpainian etorri ohi direla.

Okupazio datu zehatzak datorren astean eskaini ahalko ditugu.

  • Copyright © 2018 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com