Ardura teknologiko eta berritzaileak dauzkaten enpresa eta pertsonek izango dute MAKERS programan parte hartzeko aukera


  • Sortzeko aukera berriak ikertu, ezagutu eta probatzea bilatzen da
  • Jardunaldiak astelehenero 15:30etatik 19:30etara egingo dira Irun Factoryn

Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, astelehenero 15:30etatik 19:30etara Irun Factoryn maker ekintzetan parte hartzeko interesa duten pertsonentzako ate ireki jardunaldiak antolatu ditu, urte bukaera arte. Hau da, prototipo, 3D inpresio, elektronika digital eta analogikoarekin,… loturiko ekintzak. Hori guztia sorkuntza teknika berriak ikertzen, probatzen eta ezagutzen. 

Sorkuntza prozesu honetan talde lana eta lankidetza ezinbestekoak izango dira. Maker lan-eremu bat eta trebetasun teknologiko eta berritzaileak garatzeko ardura bera dute pertsona eta enpresak ezagutzeko aukera izango dute bertan, besteak beste.

Gainera, jardunaldi hauetan ideia eta proiektu berritzaileak egi bihurtzeko aukerak sortzea espero da, elkarlanean lan eginez gero. Jardunaldien garapenean zehar Irun Factoryko ekipamendu teknologikoa tutore baten begiradapean erabiltzeko aukera izango dute, era honetan teknologiak gehituko zaizkien objektu fisikoak sortu ahal izateko.

Bestetik, jardunaldien barnean trebakuntza teknologikoa bultzatzeko ekintza eta saio paraleloak egingo dira. Ikastaro hauek ekonomia digitalaren teknologia berrietan zentratuko dira eta proiektu artistiko eta sormenezko proiektuen garapenera bideraturik egongo dira. 3D inpresioa, diseinua eta 3D piezen muntaia, elektronika digital eta analogikoa, prototipatuzko material, programazio, berrikuntza eta robotika landuko dira gai zientifiko eta teknologikoekin batera, arte gehituz, berrikuntza eta sorkuntza prozesuetan garatzeko.

Laburbilduz, astelehenero eta urte bukaera arte Irun Factory maker espazio bat izango da ikerkuntza, formazioa eta produkzioa bultzatuko duena, pertsona ekintzaileentzat zabalik egongo den espazio delarik, bere funtzionamendua eta aukerak ezagutzeko interesa duten pertsonei zuzendurik egongo dena. CONNECT INNOVATION BAI! (EFA 077/15) barnean kokatzen den proiektu bat da. Europako Eskualde Garapenerako Funtsak (EEGF) Interreg V-a Espainia-Frantzia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) Programaren bitartez %65an finantzatutako proiektua da,

Irun Factory, sormenerako espazioa

Sormenezko ekonomiaren sorkuntza, formazio, zabalkunde eta ekintzailetzara bideraturiko espazioa da Irun Factory. Bere hastapenetatik, Irun Factory enpresa zein pertsonai sortzailei espazio, baliabide eta lankidetza konpainia eskaintzea bilatu du, proiektuak garatu ahal izateko hornidura, azpiegitura eta egiturak eskuraz jarriz.

2012 urtearen amaieran Irungo Udalak hiriko artista talde bati sormenezko espazio honen diseinua eta egokitzapenaren ardura eman zien. Artistek zeregina gauzatzeko material birziklatuak eta guztiz jasangarria den formatua  bat erabili zituzten.

Lehen urteetan zehar, Udalaren eta Artitadeto artista elkartearen arteko gestio publiko-pribatua gauzatu zen. 2016 urtetik aurrera, Irungo Udala Bidasoa bizirikekin batera espazioaren kudeaketaren ardura bere gain hartu zuen, Maker mugimenduaren barnean erabiltzen diren teknologia berrien txertaketan zentratuz.

Irun Factoryk inpresio diseinua egiteko eskuzko prototipatua zein teknologikoa egiteko erremintak, 3D eskanerrak, 3D inprimagailuak,  adimen altuko pantaila digitalak eta prototipaturako tresnak dauzka. Hortaz gain, une honetan, ekipamendu berria eskuratzeko prozesua martxan dauka, laser bidezko mozketa ahalbidetuko duen tresneria bereganatzeko.

Instalazio hauek 263 m2 zabalera dute eta erabilera anitzeko espazioetan (maker espazioa, coworking aretoa, formazio edo aurkezpenetarako espazioa, etab.) sakabanaturik daude. Era honetan, aretoek ekintza eta proiektu ezberdinak jaso ditzakete, sorkuntzan zein produkzio unean.

Berrikuntza ekintzaileari bultzada berria

Bidasoan ekiteko bekak izena daraman programa ekintza lerro berri bat da, zortzi pertsona gehitzen dituena ideia berritzaileen definizio eta garapenerako prozesuan. Ekintza hau hilabete honetan martxan jarriko da  Ducoureau Jauregian dagoen Bidasoako Coworking-era batuko diren pertsonekin eta datozen sei hilabeteetan zehar garatuko da. Denbora honetan zehar programaren onuradunak izango diren pertsonei hileroko beka bat egokitu zaie 325 euro eta 1.543,75 euro artekoa izango dena, dedikazio denboraren arabera.

  • Copyright © 2018 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com