Abangoardiaren bila Eskualdeko industria enpresetan

Eskualdeko lau enpresa industrialek, Bidasoa bizirik elkartearen laguntzarekin, punta-puntako teknologia ezarri dute enpresaren barneko datuak lantzeko.

Bidasoa eskualdeko lau enpresek, datuen analisiaren bitartez, enpresaren funtzionamendua eta eraginkortasuna hobetzeko helburua duen programa batean parte hartu dute. Bidaso bizirik elkarteak, IDOM Consulting-en kolaborazioarekin eta Gipuzkoako Foru Aldundiaren finantziazioarekin, sustatutako programa bat da.

Prozesua

Etorkizunari begira inguru aldakor honetan gida bat edukitzeko asmoarekin, Bidasoa bizirik elkarteak Irun eta Hondarribiko 4.0 Industriaren ikerketa egitea eskatu zion IDOM Consulting enpresari.

Lehenik eta behin, 2017 urtean 15 diagnostiko egin ziren 4.0 Industriaren barnean tamaina ezberdinetako enpresetan eskualdeko industria-sarearen egoera erreala ezagutzeko, digitalizazio maila eta zerbitzu teknikoen eskari potentziala identifikatzeko.

Gainera, eskaintza publiko zein pribatuaren eta gaiarekin loturiko bertako zerbitzuen ikerketa bat egin zen. Hortaz gain, digitalizazioa ahalbidetzeko jarraitu beharreko estrategiak zehaztu eta eskualdearen digitalizazioa abiatzeko tailerrak egin ziren.

Diagnostiko honi esker eskualdeko enpresen garapen digitala 2.0 eta 3.0 artean aurkitzen dela antzeman zen, hau da, muntaketa-kateak erabiltzen dira eta automatizazio teknologikoa inplementatzen hasi den arren, alde handia dago digitalizazio maila altua dute eta digitalizazio maila baxuagoa duten enpresen artean.

Datuen diagnostikotik ateratako beste ondorio batek kasu askotan datuen ustiapen ez eraginkorra egiten dela eta enpresa askotan Data Analytics-aren, hau da, datuen analisiaren, inguruko ezjakintasun handia dagoela erakutsi du. Honen ondorioz, enpresek askotan erabakiak uste eta intuizioetan oinarrituz hartu behar dituzte.

Prozesuak hobetzeko datuen analisia

Testuinguru honetan, Bidasoa bizirik elkarteak, IDOM Consulting-ekin batera, eskualdeko lau industria-enpresa aukeratzen ditu datuen analisiaren bitartez enpresen lehiakortasuna hobetzeko. Alcar, Algon, Placisa eta Alcad izan ziren hautatutako enpresak eta apirilean hasi ziren enpresekin era pertsonalizatuan lan egiten. Zehazki, enpresa batek sor ditzakeen datu guztiak ordenatzeko erreminta bat ezarri zen, era errazean nahi den guztietan datuak kontsultatu ahal izateko eta erabaki onak hartzerako trebetasun handiago lortzeko.

Gainera, datuen analisia ahalbidetzen duen teknologia hau prozesu ezberdinetan aplikatu daiteke, hala nola, lehengaien tratamenduan, produkzioan, arlo komertzialean edo salmentetan.

Proiektuan parte hartzen duten lau enpresak ezarpen honekin haien poztasuna adierazi dute eta, Data Analytics-aren ezarpenak denbora aurreztea eta ondorioak azkarrago eta zehatzago ateratzea ahalbidetzen duen erabilgarritasun handiko erreminta dela azpimarratzen  bat etorri dira enpresa guztiak. Programa amaitu den arren, lau enpresek erreminta honekin lan egiten jarraitu eta enpresetako barneko beste prozesuetan aplikatuko dutela adierazi dute.

Esperientzia eredu bezala

Joan de urriaren 30ean Bidasoa bizirik elkarteak Ducoureaun dauzkan bulegoetan, proiektuak parte hartu zuten lau enpresek haien esperientzia kontatu zieten eskualdeko beste lau enpresa industrialei. Era honetan, datuen analisia prozesu ezberdinetan aplikatzeko aukera ezberdinak eta aplikazioak ekar ditzakeen onurak erakustea bilatzen da.

Juan Mari Altunak, Bidasoa bizirik elkarteko lehendakariordeak, eman zion hasiera ekitaldi honi, Jose Antonio Santanok eta Txomin Sagarzazuk, Irun eta Hondarribiko alkateek, ekitaldiari itxiera emateaz arduratu ziren bitartean.

Berrikuntza aurrekariak eta 4.0 Industria

2008-2009 urteetan Innova Ekimena aurrera eraman zen, SPRI eta Bidasoa bizirik elkartean arteko berrikuntza agente lana egiteko hitzarmen bat, eta berrikuntzarekin loturiko 12 foro antolatu ziren.

2009-2010 urteetan berrikuntzarekiko babesa eskaintzeko programa hasi zen: enpresak zentro teknologikoekin edo zerbitzu aurreratuak eskaintzen dituzten enpresekin  konektatzeko helburua zuen, gauzatze azkarreko berrikuntza proiektuak martxan jartzeko. 2017 urtean proiektuaren laugarren edizioa antolatu zen 60.000 euroko aurrekontuarekin. Bertan, berrikuntza eta teknologia maila altuko eta, kasua batzuetan, 4.0 Industriako sei proiektu babestu ziren.

2010 eta 2019 urteen artean berrikuntza enpresetara eta eskualdera hurbiltzeko lan egiten ari da POCTEFA programan (Espainia, Frantzia eta Andorra arteko lankidetza programa europearra) onartuak izan diren hiru proiektuen inplementazioaren arabera. Innov Mugabe, Innov Mugabe 2x2 eta Connect Innovation Bai! proiektuetan buruzagia izan da Bidasoa bizirik.

  • Copyright © 2018 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com