XXII Enpleguaren Astean 258 lanpostu eskaini dira


  • 400 pertsonek haien curriculumak eraman dituzte XXII Enpleguaren Astera
  • 29 enpresek 86 eskaintza egin dituzte 258 lanpostuetarako

Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizik elkartearen bitartez, XXII. Enpleguaren Astea antolatu dute, eskualdeko enpresei beharrezkoak dituzten langile profilak topatzen lagundu eta lan bila dabiltzan pertsona langabetuei lanpostua topatzen  laguntzeko.

Ohikoa denez, Enpleguaren Asteko jardunaldi nagusia Ficoban egin da. Guztira 29 enpresek parte hartu dute 86 enplegu-eskaintzekin eta 258 lanpostu eskaini dituzte. Enpresa horien %28a zerbitzuen sektorekoa izan da, %12a industriakoa eta %15a merkataritzakoa. 

400 hautagai inguru aurkeztu dira, haien curriculumak eskuan zeramatzatela, Ficoban. Kasu honetan ez zen beharrezkoa www.elespazio.com webgunean urriaren 16an  argitaratutako lan-eskaintzetan aurretiaz izena ematea eta curriculuma nahi izan duten enpresa guztietan entregatu ahal izan dute.

Miguel Angel Paezek, Bidasoa bizirik elkarteko presidenteak, azaldu du, “Enpleguaren Asteak momentuko egoera ekonomikoen arabera berrasmatzeko gaitasuna izan du. Azken urte hauetan bere mugaz gaindiko izaera nabarmendu nahi izan dugu”.

Besteik, Juan Mari Altunak, Bidaso bizirik elkarteko lehendakariordeak, gaineratu du, “garrantzitsuena lan-hitzarmen asko gauzatzea da. Pertsonei lana topatzeko prozesu konplexua errazteko eta enpresek behar dituzten profilak aurki ditzaten lan egiten dugu.

49 urteko Silbio Antonio Mora Enpleguaren Astera hurbildu den pertsonetako bat izan da: “Lanpostu on bat aurkitu nahiko nuke. Orain arte zenbait elkarrizketa egin ditut eta lana topatzea gustatuko litzaidake”. Bestetik, 36 urte dauzkan Beatriz Ruiperezek adierazi du: “Oso interesgarria iruditzen zait. Enpleguaren Astearen aurreko edizioan ere parte hartu nuen eta gaur egun dudan lanpostua topatu nuen bertan. Egun dudan lanarekin uztartu dezakedan beste lan baten bila etorri naiz. Lan bila ari diren guztiei bertara hurbiltzea gomendatuko nieke”.

Mugaz gaindiko enpleguaren astea

Enpleguaren astearen mugaz gaindiko izaera nabarmendu nahi izan da azken urteetan. Edizio berri honetan, Pole d’emploi-ak eta zenbait enpresa frantziarrek parte hartu dute. Horietako bat Proman izeneko enpresa izan da eta enpresako arduraduna den Jean Baptiste Denysek azaldu du, “industria eta obraren munduan lana eskaintzen dugu. Profil batzuk Iparraldeak topatzeko zailtasunak dauzkagulako parte hartzen dugu jardunaldi hoentan. Urte asko daramatzagu Bidaso bizirik elkartearekin lanean”.

  • Copyright © 2018 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com