Europan formatu, lan egin edo hizkuntzak ikasi. Irungo Formazio Zentroetako ikasleentzako aukera posibleak


  • Langileen Nazioarteko Mugikortasunerako III. jardunaldi informatiboa antolatu da
  • Europan formazioa jasotzen jarraitu, hizkuntzak ikasi eta lana bilatzeko informazioa eskaini da.

Irungo Udalak, Irun Ekintzan, Garapen ekonomikoaren eta enpleguaren sorrera iraunkorra bultzatzeko akordioaren bitartez, eta Bidasoa bizirik elkartearekin langileen  nazioarteko mugikortasunaren inguruko III. jardunaldia antolatu du. Ekitaldia urriaren 4ean ospatu zen Amaia Kultur Zentroan eguerdiko 13:00etan. Ekitaldira IESFP Bidasoa Formazio Zentroetako, IES Plaiaundi, Irungo La Salle, Mendibil Formazio Zentroko eta Pio Baroja institutuko 340 ikasle bertaratu dira.

Jardunaldiaren helburua eskualdeko gazteak Europar Batasunak bestelako estatuetan lana bilatu, formatzen jarraitu edo hizkuntzak ikasten jarraitzeko eskaintzen dituen aukeren inguruan informatzea izan da. Era honetan, ikasleen garapen pertsonala eta profesionala bultzatuko duten esperientzia aberasgarriak eskaini nahi dira, haien profilak momentuko eta etorkizuneko beharretara egokitu ditzaten.

Ekitaldia hasi aurretik, Miguel Angel Paez, Bidasoa bizirik elkarteko presidenteak, nabarmendu du “Formazio Zentroen eskaeratik jaio den egitasmoa da. Era honetan, Europar Batasunean formazioa jaso, praktikak egin eta, are gehiago, beste herrialdeetan lan egiteko aukerak mahai gainean jarri nahi ditugu”.

Ekitaldia 13:00etan abiatu da eta, hasierako agurraren ostean, EURES-etik (Zeinek?) Europan lana topatu, praktikak egin eta mugikortasun programetan parte hartzeko diru-laguntzak jasotzeko aukera ezberdinak azaldu ditu. Gainera, Europan lan egin duten edo lanean aritu diren pertsonen esperientzia errealak azaldu ditu. Bertaratutakoek ekitaldian azalduriko programa ezberdinen inguruko galderak egiteko tartea izan dute.

Ondoren, joan den urtean ospatutako edizioan egin zen bezala, mugikortasun programetan parte hartu duten hiru gaztek haien esperientziak kontatzeko aurkezpen mahai bat egin da.

Kasu errealak

19 urte dauzkaten Gorka Lizeaga eta Imanol Hoyosek, Irungo La Salle zentroan erdi-mailako elektrizitate graduko ikaslek izan zirenak, hiru hilabeteetan zehar Palermon (Italian) izandako esperientzia azaldu diete gainontzeko ikasleei.

19 urte dauzkan eta gradu elektrikoko beka eskuratu zuen Gorka Lizeagak azaldu du, “izugarrizko esperientzia izan zen jendea, kultura eta hizkuntza berri bat ezagutzen dituzulako. Oso pozik nago. Hiru hilabete eman nituen Palermoko enpresa batean lan egiten, ezagutza elektriko ugari neureganatzeko aukera izan nuen eta indar handiagoarekin abiatuko naiz orain goi-mailako graduaren ikasketetan”.

Bestetik, Imanol Hoyosek baieztatu du, “Bakarrik, beste herrialde batean eta nire guraso eta irakasleen laguntzarik gabe bizitzea zer den jakiteko jakin-mina nuen. Klasean ikasitakoa oso lagungarria izan zitzaidan enpresan lanean hasi nintzenean eta enpresa batean lan egitea nolakoa den ikasteko aukera eduki nuen”.

  • Copyright © 2018 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com