Hondarribia erabateko okupaziotik hurbil ibili da abuztuko hilabetean

 

  • Hotelen okupazioa %100etik hurbil egon da abuztuko hilabetean zehar.
  • Abuztuko hilabetean zehar 17.399 kontsulta egin dira turismo bulegoetan. Guztira, 27.836 bisita egin dira uztaila eta abuztuko hilabeteetan zehar.

Hotelen okupazioa

Hondarribiko hotel eta bestelako establezimendu guztien datuak ezagutu aurretik, abuztuko hilabetean hoteletako okupazioa %100koa izan dela kalkulatzen da. Uztaileko hilabeteko datua baino altuagoa da hau, izan ere, uztailean okupazioa %80 ingurukoa izan zen. 2017 urtean okupazioaren bata bestekoa %90,69koa izan zen eta abuztuan %94,13koa.

Hotelak pozik azaldu dira lortutako datuekin. Ostalaritzari dagokionez, bisitari kopuru handiaren eta eguraldi onaren ondorioz taberna, jatetxe eta terrazetatik bezero asko igaro dira eta balorazioa positiboa da.


Turismo bulegoetan jasotako bisitariak

Abuztuko hilabetean zehar 17.399 bisitari igaro dira Arma Plaza eta Marinan kokaturiko turismo bulegoetatik. Zehazki, 11.404 bisitari igaro dira Arma Plazako bulegotik eta 5.995 hurbildu dira Marinan kokatutako beste bulegora. Uztaileko hilabeteko datuak baino alatuagoak dira, guztira 10.437 bisitari izan baitziren. Guztira, 27.836 bisitari izan dira uztaila eta abuztuko hilabeteetan zehar. 2017 urtearekin alderatuta, bisitari kopuruak gora egin du, urte horretan 26.708 bisita izan baitziren.

Hondarribiko bisitarien jatorriari dagokionez, %58,89a jatorri Espainiarrekoa da, batez ere, Andaluzia, Madril, Katalunia eta Gaztela eta Leonekoak. Bestetik, %32,96 Frantzia, Erresuma Batua, Alemania edo Belgika bezalako atzerriko herrialdeetatik dator. Turismo bulegoetan kontsultaren bat egin zuten gainontzeko pertsonen jatorriari dagokionez, Euskadi edo Hondarribia bertakoak dira.

Nautikoa eta ekintza ugari

Udara honetan turismo nautikoak pisu handia izan du Hondarribian. Geroz eta handiagoa da turismo mota honek sortzen duen interesa eta eguraldi ona lagungarria izan da sektoreko enpresek ondo lan egin ahal izateko.

HS2ko Iñaki “Triki” Navascuesek azaldu du: “Udara positiboa izan da guretzat. Eguraldiak asko baldintzatzen gaitu eta tenperatu altuak lagungarriak izan zaizkigu. Beste urte batzuekin alderatuta, sektore nautiko hazten ari da eta uztailean abuztuan baino lan gehiago egin genuen”.

Bestetik, udako hilabeteetan zehar kontzertu eta ekintza ugari egin dira, zeinen artean Hondarribia Blues Jaialdia nabarmentzen den.

  • Copyright © 2018 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com