Irungo turismo bulegoan egindako kontsulta kopuruak gora egin du

     

  • 1.867 pertsonek kontsultaren bat egin dute Luis Marianoko turismo bulegoan
  • Hotelen okupazioa %80 ingurukoa izan da


Hotelen okupazioa

Irungo hotel eta bestelako ostatu guztien datuak ezagutu aurretik, uztaileko hilabetean okupazioa %80 ingurukoa izan dela kalkulatzen da. Datu hori era positiboan baloratu du Irungo hoteletako sektoreak eta abuzko hilabetean zehar datuak hobetuko direla aurreikusten dute. Irunen gaualdien kopuruaren bataz bestekoa 1,63 gauetakoa izan da.  

Irungo Atalaia Hoteleko Maria Candelas Fernandez de Valderramak balorazio positiboa egin du: “Ez zaio bakarrik okupazioari begiratu behar, ordaintzeko ahalmena ona izan da. Gure kasuan, aurreikuspenak apur bat gainditu dituela esan dezakegu. Geroz eta jende gutxiago etortzen da aurretik erreserbarik egin gabe eta gehiengoak denboraz planifikatzen dute egonaldia. Bilakaera hobera egiten ari da era konstantean eta, turismoari dagokionez, apurka-apurka goranzko joeran aurkitzen garela esan daiteke”.

Turismo bulegoetan jasotako bisitariak

Uztaileko hilabetean zehar 1.867 bisitari pasa ziren Luis Marianon dagoen turismo bulegotik eta 3.537 kontsulta egin zituzten. Datu positiboa da, turismo bulegotik pasa diren pertsonen kopuruak gora egin du eta. Zehazki, 2017 urteko uztaileko hilabetean zehar 1.629 pertsona pasa ziren, beraz, aurreko urtearekin alderatuta 238 kontsulta gehiago egin dira aurten.

Bisitarien jatorriari dagokionez, bisitarien %34,94a Frantzia, Alemania, Erresuma Batua edo Italia bezalako atzerriko herrialdeetakoak dira. Bestetik, bisitarien %21,42a turista espainiarrak dira, Madril, Katalunia, Valentzia edo Aragoi bezalako erkidegoetarik datozenak. Gainontzekoak, bertakoak edo Euskadiko bisitariak dira, berezirik, bizkaitarrak.

Ekintza anitz

Uztaileko hilabetean zehar Irunen gauzatutako ekintzen artean Dies Oiassonis jaialdi erromatarra nabarmentzen da, aurreko urteetako edizioekin alderatuta hazkundean aurkitzen den jaialdi bat. Beste alde batetik, Santiago Bidea egiten ari diren erromesak geroz eta gehiago dira eta haien presentzia nabarmenagoa da hirian. Bidasoa “JACOBI” Elkarteak erromesentzat prestaturiko aterpetxe berria dauka Lesaka kaleko 1. zenbakian.

Oiasso Museoari dagokionez, aurten 5.034 bisita eta erabiltzaile zenbatu dira, hau da, %57ko hazkundea joan den urteko datuekin alderatuta. “Mulieres: Emakumeak Augusta Emeritan” izeneko aldi baterako erakusketak edo bisitariak Irugurutzetako ingurura garraiatzen dituen Tren Erromatarrari esker lortu dira datu positibo horiek. Hortaz gain, hiriko gune adierazgarrienetako batzuk ezagutzeko bisita gidatuak mantendu dira.

  • Copyright © 2018 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com