Hamabi enbaxadorek Irun eta Hondarribian bertan egindako produktuak sustatuko dituzte



 

  • GuregGOURMET programaren barruan 12 pertsona aukeratu dira Irun eta Hondarribiko nekazaritzako produktuak ezagutzera emateko.
  • Aukeratutako pertsona horietaz gain, Lidia Yarza judoka eta Javier Muguruza abeslaria izango dira edizio honetan VIP enbaxadoreak.

 

Irun eta Hondarribiko Udalek, Bidasoa bizirik elkartearen bitartez, gureGOURMET proiektuaren bigarren edizioa arrakastatsua izan dadin lanean ari dira. Promozio eta komunikazio proiektu bat da, hiritarrek Irun eta Hondarribian bertan ekoiztutako bertako produktuen promozioa egitea helburu duena.

Maiatzaren hasieran aurkeztu zen proiektua eta 12 enbaxadore aukeratu dira, sare sozialen bitartez, produktu horien promozioa egin dezaten. Uztailaren 20ean, ostiralean, dohainik “boxGOURMET” kutxa jasoko dute, Bidasoa eskualdean ekoiztutako produktuez beteriko kutxa. Haien eginbeharra senideentzako bazkari edo afari bat prestatzea izango da eta argazki eta bideoen bitartez haien esperientzia sare sozialen bitartez zabaltzea.

Gainera, dastatutako produktuen inguruko galdeketak erantzun beharko dituzte. Horregatik, hautatuak izan diren pertsonak komunikazio gaitasunak eta sukaldaritzarekiko interesa dituzten pertsonak dira eta, gainera, sare sozialak erabiltzera ohiturik daudenak.

Lehenengo edizioan ez bezala, zeinetan parte-hartzaileak Irun eta Hondarribian hautatuak izan ziren, aurtengo edizioan gureGOURMET proiektuan bertan bizi ez arren, baina, eskualdearekin harremanen bat duten pertsonek parte hartuko dute. Era honetan, eskualdean ekoiztutako produktuak Madril edo Nafarroako etxeetara iritsiko dira, proiektuaren komunikazio eragina handituz.

Hamabi pertsona horietaz gain, Lidia Yarza judokak eta Javier Muguruza abeslariak ere parte hartuko dute. Proiektuaren VIP enbaxadoreak izango diren arren, gainontzeko parte-hartzaileen egiteko bera izango dute.

Miguel Angel Paez, Bidasoa bizirik elkarteko presidenteak, azpimarratu du “proiektu honen bitartez hurbileko gauzei balioa eman nahi diegu eta Bidasoaldea inguruko produktuak ezagutzera eman nahi ditugu. Sukaldean aritzea gogoko duten pertsonentzako aukera handi bat da, era guztietako gourmet eta 0 km-ko produktuak dastatzeko”.

Beste aldetik, Juan Mari Altunak, Bidasoak bizirik elkarteko presidenteordeak, gaineratu du “produktuentzako eta bertako ekoizleentzako promozio egokia izan dadila espero dugu. Irun eta Hondarribian kalitatezko nekazal produktuak dauzkagu eta horiek ezagutzera ematea garrantzitsua da”.

Enpresa parte-hartzaileak

Guztira,  15 enpresek parte hartuko dute, 2015 urtean antolatutako gureGOURMET proiektuaren lehenengo edizioan baino 4 enpresa gehiago. Amona Margaritak ogi-borobil artisau bat emango du, Embutidos Fernandezek 6 hanburgesa txiki emango ditu, Bidassoa Basque Breweryk 12 garagardo artisau, Lacteos Doncel ardi esnez egindako yogurtark fruta naturalez egindako mermeladarekin, Sakona Coffee Roastersek kafe beltz berezitua eta dastatze ikastaro bat, Elizberri baserriak Gernikako piperrak, Legamiak te pasta artisauak, Hiruztak txakolia, Garuak ogia artisau lantegiak txokolatezko broewnie bat eta artisau ogia, Endanea Garden Centerek sukaldean erabiltzeko landare aromatikoak, Ola Sagardotegiak sagardoa eta muztioa, Mattenea baserriak denboraldiko barazkiak, Txangu2 Gourmet txangurru  betea, Bidart basurde-buru eta artisau urdaiazpiko egosia eta, azkenik, Sofresak bakailao  xerrak  eta %100 bakailao azal naturalez egindako patatak.

Enpresa hauek, haien produktuak promozionatzean hain, haien produktuen ontziratzea edo produktuen balorazioak bilduko dituzten txostenak jasoko dituzte. Horretarako, enbaxadoreek galdeketa ezberdinak erantzungo dituzte.

GureGOURMET proiektuaren bigarren fase batean, iraila eta urriko hilabeteetan zehar, enpresen eta produktuen ontziratzea hobetzeko asmoarekin elkarlanean arituko dira artisauak zein eskualdeko diseinatzaile grafikoak.

Enbaxadore onenari saria

Behin proiektua amaituta, enbaxadore lana hobekien egin duen pertsonak diploma bat eta bi pertsonentzako afari bat irabaziko du. Saria proiektuan parte hartu duten pertsona guztiekin egingo den ekitaldi batean banatuko da.

  • Copyright © 2018 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com