Teknologia berria probatzen

 

Irun eta Hondarribiko udalek, Bidasoa Bizirik elkarte eta Gaia klusterrarekin batera, joan den uztailaren 7an bigarren Txingudi Lab proba pilotua antolatu zuten. Bertan, hiritarrek eta akzio-kirol, ekintza akuatiko eta lerradura-kirolekin loturiko pertsonek produktu eta zerbitzu teknologiko berriak azken fasean probatzeko aukera izan zuten.

Zortzi enpresek parte hartu zuten Hondarribiko hondartzan garatu zen ekintza honetan, 2018ko Arroja!! Challenge-aren antolakuntza aprobetxatuz. Enpresa horien artean Euskal Herriko ETE, kluster eta start-ups teknologietako puntua-puntako enpresetako batzuk bildu ziren. 

Jardunaldian garapen fase ezberdinetan aurkitzen diren produktuak probatu eta erabili ahal izan ziren, adibidez, larrialdien identifikaziorako sistema bat zeinetan txaleko, neopreno eta bestelako elementuek informazioa mediko, pertsonal eta erreskatatutako pertsonaren informazio medikoa eman dezaketen momentuan bertan. Gainera, salbamendu eta sorospenerako erreskate sistema bat aurkeztuko da, eskumuturreko baten bitartez larrialdi deia aktibatzen da eta salbamendu-txaleko bat eramango duen dron bat joango da erreskatean Beste alde batetik, errendimendua hobetzeko sistema inteligente bat aurkeztuko da lesioen errehabilitazio eta prebentzioa era pertsonalean egiteko formazioa eskainiko duena.

Monitorizazio plataforma bat aurkeztuko da ere itsasoaren egoeraren eta klimatologiaren momentuko egoeraren datuak emango dituenak, ingurumen-hondamendiak aurreikusiz. Geolokalizaziorako dispositibo bat egon da ere, ibilbideak markatu eta arrisku-kirolen kasuan kokapen zehatza ezagutu ahal izateko. Hortaz gain, ura jasaten duen argi plano bat eta elementu nautikoentzako material jasangarria probatu ahalko da.

Miguel Angel Paezek, Bidasoa bizirik elkarteko presidenteak, adierazi du, “garapen prozesuan dagoen teknologia berria erakusteaz gain, interesgarria iruditzen zaigu enpresek erabiltzaileen aldetik feedback-a jasotzeko aukera dutela garatzen ari dituzten produktuen inguruan”.

Maria Serrano, Bidasoa bizirik elkarteko kontseilaria, nabarmendu du, “denbora gutxi barru produktu hauek merkatuan ikusiko ditugu eta horrelako jardunaldien bitartez enpresek zertan hobetu dezaketen ikusteko aukera daukate”.

Aurrekariak

Txingudi Lab ekimena Connect Innovation bai! proiektuaren kokatzen da, Europako Eskualde Garapenerako Funtsarekin (EEGF)  batera %65ean finantzaturik dagoena,   Interreg V-A España-Francia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren bitartez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra muga-eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala bultzatzea da. Horretarako,  mugaz gaindiko ekintza ekonomiko, sozial eta ingurumen-ekintzak garatzen dira, lurralderen garapen jasangarria lortzea bilatzen duten talde estrategien bitartez. Era honetan, Connect Innovation bai! proiektuak lurraldeko enpresak adimendun espezializazio estrategiekin harremanetan jartzeko lan egiten du eta bizitzen ari garen laugarren iraultza teknologikoaren trenera igo daitezen. Eremu honetan ikaskuntza berritzaile eta sortzailearen kultura bultzatu nahi da, prozesuaren ardatza populazioa den bitartean. Egiteko hori aurrera emana ahal izateko, Irungo Udalari, Bidasoa bizirik, Communauté Agglomération Pays Basque, Mondragon Unibertsitatea, Ecole Supérieure des Technologies Avancées eta Gaia batu zaizkio.

  • Copyright © 2018 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com