Ozeanoan aplikatutako azkeneko zerbitzuen probatzea

 

 

  • Hiritarrek uztailaren 7an proba pilotu hauek probatu ahalko dituzte.
  • Ekintza nautikoetarako produktu eta zerbitzu teknologikoak aurkeztu eta probatuko dira.

Bidasoa bizirikek eta Gaia Clusterrak uztailaren 7an Hondarribiko hondartzan Txingudi Lab laborategiaren bigarren proba pilotua egingo dute. Txingudi Lab Txingudi badiako mugaz gaindiko laborategiak ozeanoarentzako produktu eta zerbitzu teknologiko berrien proiektu pilotuak eta horien frogak egiteaz arduratzen da.

Txingudi lab laborategiak enpresa teknologikoek garatzen ari dituzten teknologia berriak hiritarrengana hurbildu nahi dituzte eta, horretarako, karpa bat prestatuko da lerradura, akzio-kirolen, ur-kirolen eta nautikaren sektoreko material eta produktu berriak probatu ahal izateko.

 

Miguel Angel Paez, Bidasoa bizirik elkarteko presidenteak, azaldu du, “ETE, clusters eta start-ups Euskal Herriko enpresetako punta-puntako teknologia probatzea da helburua. Enpresa hauek sektore nautikoaren alor ezberdinetan teknologiak garatzen ari dituzte: segurtasunean, instrumentazioan eta sektorearen garapenera bermatzeko elementu berriak”.

Bere aldetik, Juan Mari Altunak, Bidasoa bizirik elkarteko lehendakariordeak, gaineratu du, “teknologia hauen erabilera eta ezarpenaren bitartez herritarrak sektorera hurbiltzea espero da, probatuko diren produktuen funtzionamenduaren eta aplikagarritasunaren inguruko benetako informazioa jaso ahal izateko".

Jardunaldian zehar garapen fase ezberdinetan aurkitzen diren produktu ezberdinak probatu eta erabili ahalko dira: larrialdien identifikaziorako sistema bat, txaleko, neopreno eta bestelako elementuek informazioa mediko, pertsonal eta erreskatatutako pertsonaren informazio medikoa eman dezakete momentuan bertan. Gainera, salbamendu eta sorospenerako erreskate sistema bat aurkeztuko da, eskumuturreko baten bitartez larrialdi deia aktibatzen da eta salbamendu-txaleko bat eramango duen dron bat joango da erreskatean. Beste alde batetik, errendimendua hobetzeko sistema inteligente bat aurkeztuko da lesioen errehabilitazio eta prebentzioa era pertsonalean egiteko formazioa eskainiko duena.

Monitorizazio plataforma bat aurkeztuko da ere itsasoaren egoeraren eta klimatologiaren momentuko egoeraren datuak emango dituenak, ingurumen-hondamendiak aurreikusiz. Geolokalizaziorako dispositibo bat egon da ere, ibilbideak markatu eta arrisku-kirolen kasuan kokapen zehatza ezagutu ahal izateko. Hortaz gain, ura jasaten duen argi plano bat eta elementu nautikoentzako material jasangarria probatu ahalko da.

Teknologia hauek garatu dituzten zortzi enpresetako langileak jardunaldien egunean bertan egongo dira, garatutako teknologien aplikazioen berri eman eta erabiltzaileen informazioa jaso ahal izateko.

Uztailaren 7ko jardunaldia

Jardunaldia Hondarribiko hondartzan egingo da Arroja!! Challenge 2018 probaren antolakuntza aprobetxatuz. Proba honetan 15km egin beharko dira Surfski edo Kanoa hawaiarretan edo 10 kilometro, kadete edo tradizionalen kasuan. Proba hondartzan hasiko da eta mendebalderantz zuzenduko da, ezkerreko aldean Kai Berria, Erdiko punta eta Amuitz isla utziz. Mendebaldeko noranzkoan jarraituz, Biosnar puntaraino iristerakoan itzulera egiteko buelta egingo da berriro hondartzara itzultzeko. Maila nazional altueneko 60 kirolarien parte-hartzea espero da. Aldi berean, 10 kilometrotako beste proba bat egingo da itsaso zabalean.

Bidasoa bizirik elkartetik itsasoko jardueretan seguritate gehiago ematen duten produktu eta zerbitzu teknologiko berriak ezagutzeko interesa duten pertsonei Hondarribiko hondartzara gerturatzeko gonbidapena luzatu zaie, kai-muturraren hasierara, uztailaren 7an eguerdiko 12:00etatik 15:00ak arte.

Aurrekariak

Txingudi Lab ekimena Connect Innovation bai! proiektuaren kokatzen da, Europako Eskualde Garapenerako Funtsarekin (EEGF) batera %65ean finantzaturik dagoena, Interreg V-A España-Francia-Andorra (POCTEFA 2014-2020) programaren bitartez. POCTEFAren helburua Espainia-Frantzia-Andorra muga-eremuaren integrazio ekonomiko eta soziala bultzatzea da. Horretarako, mugaz gaindiko ekintza ekonomiko, sozial eta ingurumen-ekintzak garatzen dira, lurralderen garapen jasangarria lortzea bilatzen duten talde estrategien bitartez. Era honetan, Connect Innovation bai! proiektuak lurraldeko enpresak adimendun espezializazio estrategiekin harremanetan jartzeko lan egiten du eta bizitzen ari garen laugarren iraultza teknologikoaren trenera igo daitezen. Eremu honetan ikaskuntza berritzaile eta sortzailearen kultura bultzatu nahi da, prozesuaren ardatza populazioa den bitartean. Egiteko hori aurrera emana ahal izateko, Irungo Udalari, Bidasoa bizirik, Communauté Agglomération Pays Basque, Mondragon Unibertsitatea, Ecole Supérieure des Technologies Avancées eta Gaia batu zaizkio.

 

  • Copyright © 2018 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com