Bidasoa bizirik elkarteko presidenteak, Miguel Angel Paezek, eskualdeko azpiegiturak indartzea premiazkoa dela adierazi du Gipuzkoako eredu turistikoa hobetu ahal izateko

  • Gipuzkoako Batzar Nagusietan egin ohi den batzordean parte hartu zuen Agentziako arduradunak
  • Bidasoa bizirik elkarteak eskura dauzkan baliabideak aurkezteaz gain, turismo alorrean eskualdeak dauzkan erronkak zehaztu ditu

Miguel Angel Paezek, Bidasoa bizirik elkarteko presidenteak, Gipuzkoako Batzar Nagusiak turismoaren inguruan antolatutako batzar batean parte hartu du. Urtarriletik Gipuzkoarentzako eredu turistiko jasangarria topatzeko lanean ari den batzarrean parte hartu zuen presidenteak.

Gipuzkoako turismoaren egoera, lortutako bisitarien errekorren ondorioz, arduraz landu beharreko gai batean bihurtu da. Erakargarritasun handiko lurralde bat gara eta  eskura dauzkagun baliabide anitzak era jasangarri eta neurridunean kudeatzen baditugu, Gipuzkoa helmuga turistiko erakargarria izaten jarraitzea lortu dezakegu, garai berrietara egokiturik dagoen eredu turistiko baten bitartez”, azaldu du Miguel Angel Paezek.

Paezek Bidasoako ekonomia dinamizatzeko eskura dauzkan zerbitzuak banan-banan zerrendatu zituen, zerbitzuak eskualdeko baliabide turistiko nagusien gestioarekin era zuzenean lotuta daude eta. Era berean, gure eskualdearen ikuspuntutik, Bidasoa biziri elkarteko presidenteak lurraldeak bere eredu turistikoa bultzatzeko aurretik dauzkan erronkak azaldu zituen eta azpiegiturak indartzeko beharra azpimarratu zuen, “errepideen alorrean, batez ere, duela denbora asko Gipuzkoako Foru Aldundiak eskualdearekin duen zorrarengatik”.

Errepideen hobekuntza

Miguel Angel Paezek adierazi zuen Gipuzkoak bere errepide azpiegiturak hobetu behar dituela “gure eskaintza turistikoan aurrea egin nahi badugu, ezinezkoa da gaur egun oraindik Europako sarbidearen mugako ordainlekuetan auto-pilaketak behin eta berriro gertatzea. Irun eta Hondarribiak mugan sortzen diren auto-pilaketa amaigabeen ondorioak jasaten dituzte zuzenean, beraz, eskualdeak arazo honi aurre egiteko irtenbide bat behar du”.

Bidasoa bizirik elkarteko arduradunak gaineratu zuen, “eskualdearen inguruan sortzen diren auto-pilaketen arazoari aurre egiteko irtenbideak, garraio publikoa bultzatzeko apustuarekin bat egin behar du, hala nola, mugikortasun elektrikoa bultzatuz, adibidez, garraio zerbitzu publikoaren barruan Irunek erabiliko dituen autobus elektrikoen bitartez. Izan ere, garraio zerbitzu publikoan autobus elektrikoak erabiltzen lehena izango da Irun.  Era berean, tren zerbitzua hobetzea beharrezkoa izango da ere, eskualdeak azken urteetan alor honetan izandako gabeziengatik eta, gainera, Europarekin lotura egiten duen lurralde eremua garelako”.

Aireportuaren egoera eta hotelen gaiaren inguruan izandako lankidetza instituzionala ere aipatu zituen Paezek bere hitzaldian zehar. “Azken finean, Bidasoatik Gipuzkoa bisitarientzat toki erakargarri batean bihurtzeko lanean ari gara, bai aisialdi eta entretenimendu planen bitartez, zein negozio turismoaren bidez edo gure ondare kultural, natural eta gastronomiakoa ezagutzeko eskaintza interesgarri baten bidez. Lurralde eremu txikia gara, baina gure txikitasun horrek eskaintzen dizkigun abantailak aprobetxatzen ditugu, elkarketaren bitartez, gure indarrak batzeko”, adierazi zuen Bidaso bizirik elkarteko presidenteak.

Errekurtsoen osagarritasuna

Era berean, Bidasoa bizirik elkarteko presidenteak azpimarratu zuen, “baliabideen osagarritasuna bilatuko duten neurriak aplikatzeko beharrezkoa izango da, eskualde eta hirien arteko lehiak sortzea saihesteko. Hau da, eskualdean eskura dauzkagun azpiegituren oreka eta osagarritasuna lehenesten baditugu, gauza gehiago sortzeko aukera izango dugu”.

Paezek Ficoba adibide moduan erabili zuen galdetzeko, “zergatik izan daiteke Ficoba, Gipuzkoako erakustazoka, eskualdean azokak antolatzeko erreferentzia? Bidasoan azpiegitura sare bat, merkataritza, zerbitzuen sektore indartsu bat eta abar eskura dauzkagu, ekitaldi kopuru handiagoa gestionatzeko gai dena eta, era horretan, gure erakarmen ahalmena era orekatuago batean banatzea ahalbidetuko diguna”.

  • Copyright © 2018 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com