GazteTEK Hondarribia

gaztetek

Zerbait berezia egin nahi al duzu gabon hauetan? Errobotika, elektronika gustukoak al dituzu ala geldigaitza eta sortzailea zara? Orduan, aurten zorionekoa izango zara. Eman ezazu izena gabonetako gure tailerretako batean eta dibertitu zaitez ikasiz. Animatzen al zara gurekin disfrutatzera?

Hondarribiko Udalak, abendua eta urtarrilean gazteentzako formakuntza programa abian jarri du. Ekintza hauek, Hondarribia Abian, Hondarribiko Enplegu eta Garapen Ekonomikoaren Aldeko Planaren baitan antolatzen dira Bidasoa biziriken lankidetzarekin.

Helburua

Tailer hauen helburua, gazteengan ekintzailetza sortzailea eta sen ekintzailea piztea teknologia berrien erabileraren bidez da. Proiektua gauzatzeko, jarduera anitzak gauzatuko dira, hala nola, programazioa, bideo editatzea, edota elektronika eta robotika.

Jarduera hauek guztiak praktikoak izango dira, eta erabiliko diren tresna erabilerraz eta intuitiboek sortzaile gaitasuna garatzea ahalbidetuko dute. Gazteek beren tresna robotikoak (garabi edota robotak) sortuko dituzte; beren bideoklipen protagonistak bilakatuko dira;

  • Adina: 12-17 urte. Plaza mugatuak. 16 plaza tailer bakoitzeko.
  • Non: Saindua Gaztelekua
  • Ordutegia: 9:00-13:00

Tailerrak

“Lego robot EV3” 20 ordu (abenduak 26-30)

Lantegi honetan gazteek Lego Mindstorm robota erabiliz, ingeniaritzaren munduan barneratuko dira, irtenbideak bilatuko dituzte ahalik eta zurruntasun handiena lortzeko, motorrak eta sentsoreak erabili eta programatuko dituzt. Azken finean, beren robotak programatzen ikasiko dute beraien artean lehian ibil daitezen.

“Be youtuber”, 16 ordu (urtarrilaren 2-5)

Tailer honen bidez gazteak YouTubeko eduki sortzaile bihurtzea bilatu nahi da. Bideo bat grabatzerakoan argiztatzeak eta argazkigintzak duten garrantzia azpimarratuko da, audioaren grabazioa unean bertan egiten irakatsiko da, bideoak editatzen ikasiko dute… Gazte bakoitzeko kit eta ordenagailu bana.

Izen ematea

Hondarribiko Udala – Gazteria Arloa:   943 11 12 13  -  943 11 12 11

  • Copyright © 2018 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com