Hondarribia, Irun eta Hendaia, turismo norako bakarra balitz bezala eskainiko da Bidasoa Pass berriro

300 bidasoa pass 2014 okBidasoa Pass ekimenak gure lurraldea (Irun-Hondarribia-Hendaia) bisitatzeko interesa duten pertsonei eskaintza global bat eskaintzen die. Bisitariak deskontu garrantzitsuak izan ahal ditu Bidasoa Txingudi Badiako hiru udalerrien ondarearen, aisialdiaren eta jatetxeen eskaintzari dagokionez, gainera prezio bereziak eskaintzen ditu mugaz gaindiko esperientzia bat bizitzeko Bidasoa ibaia barkuan zeharkatuz.

Eskaintzak baliagarriak dira 2014. urte osoan; nagusiki, gastronomiarekin eta uretako ekintzekin daude lotuta, eta mugaz gaindiko gure lurraldean kokatuta dauden establezimenduetan ostatua hartu duten eta pertsonentzat da; bestalde, establezimendu horiek proiektuan parte hartzea onartu dutenak dira: hotelak, landa etxeak, pentsioak, Aterpetxeak, oporretarako zentroak eta abar. Establezimenduek berek ematen dute akreditazio dokumentu bat eta dokumentu hori geroagoko deskontuetarako eta eskaintza berezietarako erabiliko da.

Badian dauden hiru ondare bitartekoetako bat (Irungo Oiasso Museoa, Hondarribiko Arma Plazako eta Hendaiako Abbadia Gaztelu Behatokia) erabiltzen dituzten txangozaleen eta bisitarien kasuan, lehenengo sarrera osorik ordainduko dute eta handik aurrera eskaintzen zerrendan sartzen diren gainerako deskontuak eduki ahalko dituzte, lehenengo ikustaldian jaso duten dokumentua aurkeztuz.

2013an izandako lehen esperientziaren ondoren, hobekuntza batzuk sartu dira pertsona onuradunek errazago erabil dezaten. Berritasun nagusia da azalpen esku-orri bat argitaratuko dela, eta eskualdeko ostatuen eta erakustokietan jarriko da.

Hauek dira ekimen horren helburuak

  • Turismo ikuspegitik, Bidasoa Txingudi eskualdeko hiru udalerri elkarren osagarri izatea areagotzea.
  • Hainbat tokiren deskubrimendua areagotzea produktuaren estrategiekin eta norakoaren dinamizazioarekin, turistei horretarako aukera emanez bisita gidatuen programen bidez, sarrerekin, ekitaldiekin eta abarrekin mugaz gaindiko turismo norako irudiari koherentzia emanez eta komuneko lurraldearen ideia transmitituz.
  • Bidasoa Txingudi eskualdearen nortasuna bultzatzea kultura eta natura ondareari balioa emanez.
  • Tokia bisitatzeko motibazio berriak sortzea tarifa murriztuekin eta abantaila bereziekin gune/enpresa guztietarako.
  • Eskaintza eta eskaria garai jakin batekin hain lotuta ego ez daitezen saiatzea eta bezeroa/bisitaria fidelizatzea.
  • Mugaz gaindiko kooperazioari eta eskualdeko herritarren zein profesionalen arteko elkar ezagutzari laguntzea.

Eta nola funtzionatzen du Bidasoa Pass-ek?

  • Zigilatutako dokumentua ematen da entregatzen den establezimenduetan bertan. Bertan adierazi behar da dokumentua eskatzen duen talde onuraduna osatzen duen pertsonen izena eta kopurua.
  • Talde onuraduna bikote bat dela ulertzen da, hitzaren esanahi zabalean; ez du axola seme-alabarik duen ala ez; bestalde, pertsona indibidual bat pertsona bakar batez osatzen den familia-unitate gisa ere hartuko litzateke, eta elkarrekin bidaiatzen duen lagun talde bat talde onuradun gisa ere hartuko litzateke.
  • Turistek deskontuen onura guztiak dituzte gure eskualdeko establezimendu parte-hartzaileetako batean ostatua hartzen dutenean.
  • Establezimendu horietako batean ostatua hartu ez duten txangozaleek bisitatzen duten ondare bitartekoaren sarrera osoa ordaintzen dute (3 zentro nagusietako bat, alegia Arma Plaza, Oiasso edo Abadia) eta gainerako eskaintzen onurak aprobetxatzen ditu.
  • Dokumentuan lauki bat dago dokumentua ematen duen establezimenduaren zein ondare bitartekoaren zigilua edo sinadura jartzeko.
  • BIDASOA PASS dokumentuan sartzen diren eskaintzetako bat aprobetxatu nahi duen bisitariak dokumentu ofiziala erakutsi beharko du aukeratzen duen establezimenduan, behar bezala osatuta eta zigilatua.
  • Bisitariaren dokumentua egiaztatu ondoren, adierazitako promozioa aplikatuko da, eta dagokion fitxan markatuko da eskainitako prestazioa ezarritako deskontuarekin erabili dela adierazteko.
  • Prestazioa bidaia dokumentu ofizialean azaltzen diren pertsona guztiei aplikatuko zaie (talde onuradun bakoitzaren izena eta zenbakia).
  • Establezimendu parte-hartzaileek proposatzen dituzten eskaintzak behin bakarrik erabili ahalko dira, Bidasoko zeharkaldiko baterako eskaintza izan ezik (bi aldiz, joan-etorria).

Non eskuratu ahal da eta non jaso informazioa?

Txartela doan da eta hiru udalerrietan banatzen diren alojamendu establezimenduetan edo aipatutako hiru ondare zentroetan eskuratu ahal da eta baliagarria izango da 2014 osorako. Kontuan hartu behar da eskaintza bakoitzak indarraldi jakin eta baldintza bereziak dituela, eta horiek kontsultatu ahal direla turistei emango zaien dokumentuan.

Informazio hori aldatu ahal da; beraz, egokia da horretarako prestatu den web orrian kontsultatzea BIDASOA PASS atalean, www.irunhondarribiahendaye.com Partzuergoko turismo eta aisialdiari buruzko atarian edo www.bidasoa.mobi mugikorrentzako bertsioan.

Gainera, une orotan behera kargatu eta jaitsi ahal den BIDASOA PASS mugikorrentzako aplikazioa badago. Androidentzat, I-phonerentzat eta Blackberryrentzat egokituta dago.

Dokumentu ofiziala entrega-gune guztietako euskarri berezietan eskuragarri dago jadanik, eta QR CODE bat du atariko informazio garrantzitsuenean sartzeko zuzenean.

Mugaz gaindiko Partzuergoak Akitania Euskadi Eurorregioaren babesa dauka proiektu hau garatzeko. Berriro ere, ekimen honen bitartez, mugaz gaindiko lankidetza eta herritarren beraien eta Bidasoa-Txingudi Badiako profesionalen arteko elkar ezagutza bultzatzen da.

  • Copyright © 2021 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com