Bidasoa Bizirik eta Hego Lapurdiko Hiriguneak "A3 Innov Mugabe" programa abiatzen dute teknologia-berrikuntza proiektuak sustatzeko haien lurraldean

inno-mugabeMuga ondoko lurraldeko 14 herrietako enpresa ttiki eta ertainek haien proiektu berriztatzaileak gara dezaten laguntza bat eskura dezakete kanpoko hornitzaile baten zerbitzuak finantzatzeko.

Irun eta Hondarribiko udalek -Bidasoa Bizirik garapen agentziaren bidez- eta Hego Lapurdiko Hiriguneak (12 herri), dispositibo horrekin, haien lurraldeko hogei bat enpresen berrikuntza ekimenak laguntzen dituzte.

Dispositibo honek, enpresen eta aditu berezituen arteko (Teknologia edo Ikerketa Zentroak eta ingeniaritza berezituen garapena...) partaidetzak lasterrago joanarazteko asmoa du.

Enpresa guziek, haien aktibitate sektorea edo haien neurria edozein izan, proiektu berriztatzaileetarako deialdi honetan parte har dezakete. Innov Mugabe Proiektuak kanpoko gastuak finantza ditzake (egingarritasun ikerketak, ikuskatze teknologikoa,...), 6.000 euroko mugan Irun eta Hondarribiko enpresentzat eta 7.500 euroko mugan Hego Lapurdiko Hirigunekoentzat.

Irun eta Hondarribiko enpresentzat, proiektu deialdia otsailaren 25ean bukatu da. Hautaketa prozesua egiten ari da eta erabakia martxoaren 12a aitzin publiko eginen da. Hautatu enpresek, martxoaren 12a eta ekainaren 12a artean gauzatu beharko dute finantzatu operazioa eta Bidasoa Bizirik egiturari frogagiriak eman beharko dizkiote.

Hego Lapurdiko Hiriguneko enpresei dagokienez, hautaketa prozesuaren egutegia laster ezagutarazia izanen da.

Innov Mugabe Proiektua: Mugarik gabeko berrikuntza

Ekintza ainitz eramanak izan dira Innov Mugaberen sustenguari esker, Europar Batasuneko POCTEFA programak kofinantzaturik. Proiektu honen helburua Bidasoa – Hego Lapurdiko enpresen lehiakortasuna hobetzea da, proiektu teknologiko eta mugazgaindiko enpresa-elkarlanetarako ekimenak lagunduz.

Innov Mugabek, besteak beste, proiektu hauek gauzatzea ahalbidetu du: www.bidasoa-sudpaysbasque.com enpresariaren benetazko tresna-kutxa den web plataforma, besteak beste mugazgaindiko enpresa katalogo bat proposatzen duena; zenbait foro laborantza-sukaldaritza eta nautismo sailak dinamizatzeko; enpresen, teknologia-zentroen eta formakuntza-zentroen arteko elkarlanerako ekimen kolektiboak.

Gehiago jakiteko: www.bidasoa-sudpaysbasque.com, edo gurekin harremanetan sar zaitezte:

  • Copyright © 2021 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com