Mugak zeharkatzen dituzten zaporeak

Muga ondoko gure lurraldeko produktu onenak aurkezten dituen mahain bat, hainbat azoka gastronomikotan egon da: martxoan “Madrilgo Gourmets Azokan”, apirilean “Gastronord” Stockholmen eta irailean “Speciality and Fine Food Fair” Londresen.

Azoka hauetan aurkeztuak izan diren ekoizkinak, honako enpresetakoak ziren:

  • PARIES: 120 urte kasik betetzen dituela, Paries etxea txokolate eta beste espezialitate arloan erreferentzia bilakatu da.
  • ERROTA: Bere berrikuntzari esker oliotegi honek jendea harritu du, aukerazko intxaur eta hur olio bereziekin eta tokiko ekoizkinekin.
  • HIRUZTA: Familia baten ametsa da eta 2008az geroztik Hondarribin ekoiztua den kalitatezko txakoli bat eskaintzen du.
  • DONIBANE LOHIZUNE: Kontserbategi hau arrain basatian espezializatua da eta kontserban ezarriak diren ekoizkin berri eta bereziak eskaintzen ditu.
  • TXOPINONDO: Sagarnoa eta “Patxaka”, sagarra oinarri duen likorea bezalako ekoizkinen egitea, Txupinondoren eguneroko aktibitatea da.
  • LA BACALADERA: Iturri bakar batetik datozen ekoizkin desberdin batzuk: Bakailaoa.

Joan den uztailaren 11n, horietarik batzuk elkarrekin bildu dira Hiruztan: Bertan Angel eta Txarli Rekaldek errezibitzen zituzten, Vincent Trebesses Errotatik, Jean Hilaire de Bailliencourt Donibane Lohizunetik eta Dominique Lagadec Txopinondotik. Azoka gastronomikoetan “Euskal Herriko zaporeak” deitutako mahaina atxiki zuen Mila Aibar ere hor zen, azoka hauetan egin den parte hartzearen bilana egiteko.

Bilana oso positiboa da, ohartzen gara eskualde honetako ekoizkinek gure mugetatik kanpo fama oso ona dutela eta horrela ikusiak direla.

Ekimen hauen eragina ezagutzeko molderik hoberena gehien hunkituak diren pertsonekin lehen ebaluaketa bat egitea da.

Vincent Trebesses - ERROTA OLIOTEGIA

proyecto-innomugabe05Duela gutti, zure berrikuntzarako saristatua izan zara. Zergatik berrikuntzaren parioa egin eta honek zer ekarri dizu?
Izan ere, Errota Oliotegia, ofiziale enpresa berritzailea da. Berrikuntza, enpresarentzat, desberdintzeko eta balio erantsi bat sortzeko molderik hoberena da. Sariak, merkataritzako harreman berri batzuk egitea ahalbidetu du, Australiarekin adibidez.

Zer ekartzen dio Innov-Mugabe proiektuak zure enpresari?
Ideiak eta egiteko molde onak partekatzea ahalbidetzen du, beste enpresekin elkarlanak bilatzea eta garatzea.

Zer ekartzen dio zure enpresak Innov Mugaberi? berrikuntzaren parioa egin duten beste enpresekin zer parteka dezakezu?
Ekarpen nagusiak esperientziak partekatzea da eta muga ondoko elkarlanak aurkitzea.

Nola bizi izan duzu zure produktuen presentzia Stockholm, Madril eta Londreseko azoketan?
Krisiagatik ere, harremanak baikorrak izan dira, batez ere Espainian (Madril) egin diren lehen saltzeekin.

Zein dira zure proiektuak?
Oliotegiak handitzeko xedea du, egiazko proiektu olioturistiko bat garatuz.

Zein dira beste aktibitateak Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoarekin?
Enpresaren garapenean baita enpresaren eta bere ekoizkinen sustapenean ere lan egiten dugu.

Jean-Hilaire de Bailliencourt - DONIBANE LOHIZUNE

proyecto-innomugabe06Pentsa genezake kontserbagintzan dena asmatua izan dela… Nola pentsatzen duzu ekoizkin berezi batzuk merkataratzea arlo honetan?
Egia da, dena asmatua izan da, baina gure arbasoen gaitasun ainitz galdu dugu ere. Bilatu behar da lehen egiten genuena eta hau gure garaiari egokitu (erromatarren garaia arte itzul gaitezke). Arlo honetan gutti asmatzen da, etengabe berritu behar dugu gustuaren eta kalitatearen hobetzea lortzeko, beti ere ekoizkin merkeak eskaintzen saiatuz. Produktuak desberdintzea karioago balio du baina berrikuntzak egiteak konkurrentziatik desberdintzea ahalbidetzen digu gure ekoizkinak saltzeko. Ofizialeak gara ez eta industrialariak.

Zein balio ematen diozu berrikuntzari?
Berrikuntza, ez da bakarrik ekoizkina. Beste guzia ere kontuan hartu behar da: materiala, prozesua, harreman sozialak… Lan egiten dutenentzat, hau guzi honek, enpresari errentagarriagoa eta atsegingarriagoa izatea ahalbidetzen dio. Berrikuntzak egitea, etorkizuna prestatzea da.

Zein dira Madrilgo, Stockholmeko eta Londreseko azoka gastronomikoen ondorioak?
Itzuli diren iritziak oso sustagarriak dira. Harreman interesgarriak egin ahal izan ditugu gure ekoizkinen kalitateari esker. Honek ahalbidetzen du beste enpresak ezagutzea eta batez ere Hegoaldekoak.

Zer bilan egiten duzu Innov Mugaberen proiektuari buruz? Zer irabazi ekar diezaieke enpresei?
Oraingoz, oso pozik naiz eta etorkizunean konfiantza dut. Segur naiz lehen pausua egin dugula sinergiak sortzeko Euskal Herriko enpresen baitan.

Zein dira Euskal Herri Hegoaldeko Herri Elkargoarekin dituzun aktibitateak?
Gaur egun, enplegu berriak sortzeko aukerak aztertzen ditut nere enpresa handituz.

Angel eta Txarli Rekalde - HIRUZTA

proyecto-innomugabe07Lehen aktibitate hori nola iragan da eta nola ikusten duzue zuen berehalako etorkizuna?
Baikorrak gara, lehen urte hori biziki ongi iragaten da, mahasti eremua handituz ekoizpena handitu baitugu eta merkatu berriak sortu. Momentuko ez gara kexatzen.

Stockholmeko, Madrilgo eta Londreseko azoketan parte hartzeak zer ekarri dizue?
Gure bezeroak emendatzeko molde bat da. Hastapenean, pentsatzen genuen gure ekoizkinak Madril eta Bartzelonan baizik ez genituela saltzen ahalko. Gaur egun, Eusko Jaurlaritzako laguntzei esker, europar merkatuan kokatu nahi gara ere.

Hiruztakek zer dakarkio Innov Mugaberi?
Ekoizkin berri bat eskualdean. Nahiz eta erdi aroko ekoizkina izan, bere ekoizpena berria da muga ondoko lurralde honetan.

Innov Mugabek zer dakarkio Hiruztari?
Ostalaritza eta gastronomia turistikoarekin lotuak diren enpresekin sinergia sortzea.

  • Copyright © 2021 Bidasoa Bizirik. Eskubide guztiak erreserbatuak
  • Hendaia, 8 - Ducoureau Jauregia 20301 Irun (Gipuzkoa)
  • Tel.: +34 943 509 600 - Fax.: +34 943 509 608 - bidasoa-activa@bidasoa-activa.com